Gies
Gies | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Urano |
Ama | Gaia |
Anai-arrebak | Briareo eta Koto |
Kidetza | Hekatonkiro |
Greziar mitologian, Giges edo Gies (grezieraz Γύης edo Γύγης, "indartsua"), Gigas edo Gias ere deitua batzuetan, Hekatonkiro bat zen, ehun beso eta berrogeitamar burudun erraldoi bat, Urano eta Gearen semea eta Briareo eta Kotoren anaia.
Bere anaiekin batera, lehenik Uranok eta ondoren Kronosek, Tartarora bidali zuten, azken honi, lehena tronutik kentzen lagundu ondoren, Zeusek askatu eta honen aldean Titanomakian parte hartu zuen arte. Gerra amaitu ondoren, Ozeano ibaiko jauregi batean bizitzen jarri zen. Tetisek deitu zuen, Zeusi laguntzeko, jainko honi, Herak, Ateneak eta Poseidonek, tronutik kentzeko kateatu zutenean laguntzeko.
Giges, Eneasen Italiako lagun baten izena ere bada. Turnok hil zuen, Italian, Eneasen etsaia zenak. (Virgilio, Eneida 9.762)