Gil Shaham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gil Shaham
Bizitza
Jaiotza Urbana (Illinois)1971ko otsailaren  19a (48 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Adele Anthony Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Juilliard School Itzuli
Columbiako Unibertsitatea
Horace Mann School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta biolin-jotzailea
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua biolina
Diskoetxea Deutsche Grammophon Itzuli
www.gilshaham.com/

Gil Shaham (1971ko otsailaren 19a) israeldar jatorriko biolin-jotzaile bat da.

AEBetako Illinois estatuko Urbana hirian jaioa, bere gurasoak Israelera joan ziren bizitzen Gilek bi urte baino ez zituenean. Biak ziren zientzialarriak, Jacob Shaham eta Meira Diskin. 10 urterekin Jerusalemeko Orkestra Sinfonikoarekin eta Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin debuta egin zuen eta Juilliard Schoolen onartua izan zen, non Dorothy DeLay eta Hyo Kangekin ikasi zuen. Berak zein bere arrebak, Orli Shahamek Columbiako Unibertsitatean ikasi zuten.

Shahamen karrera 1989an abiatu zen, gaixo zegoen Itzhak Perlman ordezkatzea eskatu ziotenean, Michael Tilson Thomasekin eta Londresko Orkestra Sinfonikoarekin eman beharreko kontzertu batzuetan. Egun bakarrean joan zen hegan Londresera eta Max Bruchen Biolinarentzako 1. kontzertua eta Jean Sibeliusen Biolinarentzako kontzertua jo zituen, kritika oso onak eta laudorioak jasoz.

Ordutik, Shaham biolinjotzailerik bertutetsuenen artean agertu da. Lehen mailako orkestra ugarirekin jo du, horien artean New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa, Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Israelgo Orkestra Filarmonikoa, Pittsburgheko Orkestra Sinfonikoa eta Singapurreko Orkestra Sinfonikoa.

Hogei disko baino gehiago grabatu ditu Deutsche Grammophon diskografikarekin, Sergei Prokofieven eta Gabriel Fauréren musika duten bi bilduma Vanguardentzat eta Ludwig van Beethovenen Kontzertu hirukoitzaren grabaketa bat David Zinman, Truls Mørk eta Yefin Brofmanekin Arte Novarentzat. Chen Gang eta He Zhanhaoren Tximeletaren maitaleen kontzertuaren eta Piotr Ilitx Txaikovskiren Biolinarentzako kontzertuaren bere grabaketa 2008ko abuztuak 30ean agertu zen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shahamek 1699ko Stradivarius bat jotzen du, "Comtesse de Polignac" deritzona.

Adele Anthony biolin-jotzailearekin ezkonduta dago, honekin bi seme-alaba dituelarik, 2002an jaiotako Elijah eta 2005ean jaiotako Ella Mei.