Giuseppe Tartini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giuseppe Tartini
Giuseppe Tartini (Tartini House).jpg
Bizitza
Jaiotza Piran1692ko apirilaren 8a
Herrialdea Veneziako Errepublika
Heriotza Padua1770eko otsailaren 26a (77 urte)
Hobiratze lekua Church of St. Catherine (Padua)
Hezkuntza
Heziketa Paduako Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Ikaslea(k) Francesco Salieri
Anders Wesström
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, musikologoa, musikaren teorikoa eta biolin-jotzailea
Lan nabarmenak Violin Sonata in G minor
Mugimendua musika barrokoa
Musika instrumentua biolina

Giuseppe Tartini (Pirina, Istria, Veneziako Errepublika, 1692ko apirilaren 8a - Padua, Italia, 1770eko otsailaren 26a) barroko garaiko italiar musikagilea eta biolinista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik ikasi zuen biolina jotzen. Paduako Unibertsitatean ikasten ari zela, baimenik gabe ezkondu zen. Haren ondorioz, 1713. urtean Paduatik ihes egin zuen eta Asisko monasterioan babestu zen, eta han biolina eta akustika bere kasa ikasi, biolinaren hariak eta arkua hobetu, "Deabruaren Trinoa" sonata ezaguna idatzi, eta biolin kontzertuak eman zituen. 1715. urtean barkamena jaso zuen eta Paduara itzuli zen.

1721-1723. urteetan Paduako San Antonio elizako lehen biolinista izan zen, eta 1723-1725. urteetan Kinsky kondearen musika zuzendaria, Pragan. 1727. urtean biolinista eskola bat antolatu zuen Pragan, Europako biolinista ospetsuenak erakarri zituena: Nardini, Pasqualino, Carminato, eta Pagin, besteak beste.

1740. urtean terzo suono edo hirugarren hots izeneko tonua aurkitu zuen. Biolinerako idatzi zuen batik bat (100 kontzertutik gora; 42 bat sonata); eta eliz musika (bost zatitako Miserere bat, eta lau zatitako Salve Regina bat).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Tartini Aldatu lotura Wikidatan