Piran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Piran / Pirano
Piran
Pirano
 Eslovenia
TartinjevTrg.JPG
Wappen piran.svg
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Kostaldea-Karst
Alkatea Peter Bossman
Izen ofiziala Piran
Pirano
Jatorrizko izena Piran-Pirano
Posta kodea 6330
Geografia
Koordenatuak 45° 31′ 34″ N, 13° 34′ 13″ E / 45.526111111111°N,13.570277777778°E / 45.526111111111; 13.570277777778Koordenatuak: 45° 31′ 34″ N, 13° 34′ 13″ E / 45.526111111111°N,13.570277777778°E / 45.526111111111; 13.570277777778
Piran hemen kokatua: Eslovenia
Piran
Piran
Piran (Eslovenia)
Karte Piran si.png
Azalera 44,6 km²
Altuera 16 m eta 46 m
Demografia
Biztanleria 17,491 bizt. (2008ko abenduak 31)
Dentsitatea 0,39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 5
Hiri senidetuak Łańcut, Acqualagna, Aquileia, Bjugn, Castel Goffredo, Indianapolis, Keszthely, Ohrid, Valletta, Venezia, Vis eta Mangalia
Matrikula KP
http://www.koper.si www.koper.si

Piran (italieraz: Pirano), Esloveniako hiria da, Kostaldea-Karst eskualdean dagoena. 2008ko erroldaren arabera 17.491 biztanle ditu, hauetatik 4.092 herrigunean. Esloveniako kostaldean dagoen hiru herrietako bat da, Piranoko badiaren ertzean kokaturik dago, Itsaso Adriatikoan, Koperretik 18 kilometro eskasera.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen Piranen fundazio data, biana izena grekerazko pyrranos ("gorria") hitzetik etor liteke, eremuko lur gorriarengatik jarrita.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piran ofizialki elebiduna da, esloveniera eta italiera hartzen ditu bere baitan, hortik Piran-Pirano izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen asentamentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeko lehenengo biztanleak iliriarrak izan ziren. Nekazariak, ehiztariak eta arrantzaleak ziren baina pirata jokaera ere izan zuten. K.a. 178an erromatarrek konkistatu zuten eremua eta 177an villa rusticae batzuk altxatu zituzten.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI mendean avaroek eta eslaviarrek erromatarrak bidali egin zituzten eta VII mendean bizantziarrek Piran gotortu egin zuten. 788an frankoek konkistatu zuten eta ordutik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1812an, Napoleondar Gerretan, itsasontzi frantziar eta ingelesen arteko borroka izan zen bertan. XIX mendearen bukaeran Piran Austria-hungariako Inperioaren parte bihurtu zen eta 1918an inperioa desegin ondoren Jugoslaviaren parte izan zen 1992an Esloveniak askatasuna lortu zuen arte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Jurgi eliza: XII mendean jadanik bazen eliza bertan baina XVII mendearen hasieran veneziar pizkundeko estiloan berria eraiki zen.
  • Tartini enparantza.
  • Sečovlje gatzagak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piran Aldatu lotura Wikidatan