Global Climate Coalition

Wikipedia, Entziklopedia askea
Global Climate Coalition
Datuak
Izen laburraGCC
Motapresio-taldea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1989
webgune ofiziala

Global Climate Coalition (GCC) (1989 – 2001) nazioarteko lobby talde bat izan zen, berotegi-efektua eragiten zuten gasen emisioa murriztearen aurka egiten zuena eta klima-aldaketa ukatzen zuena, beroketa globalaz mintzo zen zientzia publikoki desafiatzen zuelarik. GCC industria-talde handiena izan zen klima-politikan, eta industriaren defendatzailerik nabarmenena nazioarteko klima-negoziazioetan; esaterako, Kyotoko Protokoloaren aurka egin zuen. GCCk bazekien ezin zuela adostasun zientifikoa ukatu, baina zalantza sortu nahi zuen klima-aldaketari buruzko adostasun zientifikoaren inguruan, eta eztabaida industriala sortu. [1]

2001ean desegin zen GCC, bi faktore nagusi tarteko: gizartearen zati gero eta handiago bat zen berotegi-efektuko gasek klima-aldaketan duten eraginaz kontziente eta, gainera, kritika publikoak gogor kolpatu zuen GCC; ondorioz, afiliazioa asko jeitxi zitzaion eta desegin egin behar izan zen. Hala ere, bere helburu nagusia bete egin zela adierazi zuen: George W. Bush AEBetako presidentea Kyotoko Protokoloaren prozesutik erretiratu baitzen. [2][3][4][5]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Global Climate Coalition (GCC) 1989an sortu zen, NAMen (National Association of Manufacturers) babespean. Erregai fosilen ekoizle eta erabiltzaile handien interesak ordezkatzeko eratu zen GCC, Klima Aldaketari buruzko erregulazioaren aurka egiteko eta berotze globalaren atzean dagoen zientziaren aurka egiteko. Izan ere, 1988tik aurrera, James Hansen NASAko klimatologoak klima aldaketa gertatzen ari zela baieztu eta Ameriketako Estatu Batuetan erregai fosilen erabileraren erregulazioa zekarten politiken inguruan eztabaidatzen hasi ziren.

GCCren helburua, bere webgunearen hasierako orrian adierazitakoaren arabera, "klima-aldaketaren eta berotze globalaren inguruko nazioarteko politiken eztabaidan enpresen parte-hartzea koordinatzea" zen eta GCCren zuzendari exekutiboak 1993ko prentsa-ohar batean adierazi zuen bezala, "industriaren ahotsa klima-aldaketa globalaren gaira ekartzea”. [6]

GCCren eta enpresen arteko harremana sorreratik gelditu zen argi, bada administrazio-kontseiluko lehen presidentea Phillips Petroleum Company enpresako gobernu-harremanetarako zuzendaria izan zen, Exxon enpresa, geroago ExxonMobil, GCCren eta bere Zuzendaritza Batzordearen fundatzaileetako bat izan zen, Amerikako Petroleum Institutua (API) ere izan zen GCCren Zuzendaritza Batzordeko kide fundatzailea eta GCCren Kontseilu Errektore Exekutiboko partaideak Estatu Batuetako Merkataritza Batzordeko beste kide batzuk izan ziren. Bestalde, erakundeko zuzendari exekutiboa, John Shlaes, Edison Electric Instituteko Gobernu Harremanetarako zuzendaria izan zen lehenago eta GCCren kanpo harremanen kanpaina guztia E. Bruce Harrisonek diseinatu zuen, zeinak, 70eko hamarkadatik aurrera, AEBetako industriaren aldeko eta ingurumenaren legearen aurkako kanpainak sortu zituen. [7]

GCC zen klima politikan jarduten zuen industria talderik handiena, 40 enpresa eta industria elkarte inguru batzen zituen. Korporazio kideak eta merkataritza elkarteak kontuan hartuta, GCCk 230.000 negozio baino gehiago ordezkatzen zituen. Industria sektoreen artean honako hauek zeuden: aluminioa, papera, garraioa, energia sortzea, petrolioa, produktu kimikoak eta enpresa txikiak. Petrolio enpresa handi guztiek parte hartu zuten 1996ra arte. GCCko kideak erregai fosilen kontsumoari ezarritako mugek kalte egin zieten industrietakoak ziren. [8]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GCC klima aldaketaren aurkako gizarte ekintzaren aurkako presio talde (lobby) indartsuenetako bat izan zen. Nazioarteko klima negoziazioetan industriaren defendatzaile nagusia izan zen, eta berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko politiken aurkako kanpaina bat zuzendu zuen. GCC klima politiketan enpresa-interesak ordezkatzen dituen gobernuz kanpoko erakunde indartsuenetako bat izan zen, Kal Raustiala UCLAko Zuzenbide Eskolako irakaslearen arabera.[9]

GCCren eginkizunen artean honako hauek zeuden: gobernuko funtzionarioei presio egitea, prentsa oharren eta publizitatearen bidez oinarrizko presioa egitea, klimari buruzko nazioarteko konferentzietan parte hartzea, nazioarteko erakunde klimatikoen prozesuak kritikatzea, eredu klimatikoen kritika eta zientzialarien eta ekologisten aurkako eraso pertsonalak aurrera eramatea etab. Bestalde, printzipio politiko hauek defendatzen zituen: klima-aldaketa antropogenikoa ukatzen zuen, klimatologiaren ziurgabetasuna azpimarratzen zuen, ikerketa gehigarrien alde egin zuen, klima-aldaketaren onurak azpimarratu eta arriskuei garrantzia kentzen zion, garapen ekonomikoaren lehentasuna azpimarratzen zuen, subiranotasun nazionala defendatu zuen eta berotegi-efektuko gasen emisioen erregulazioaren aurka egin zuen.

GCCk ordezkaritzak bidali zituen klimari buruzko nazioarteko hitzarmen handi guztietara. Nazioek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek bakarrik bidal ditzakete ordezkari ofizialak Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Biltzarretara. GCC Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmenean (UNFCCC) erregistratu zen gobernuz kanpoko erakunde gisa, eta GCCko kideen exekutiboak NBEren konferentzia ofizialetan izan ziren, GCCren ordezkari gisa.[10]

1990ean, AEBetako presidente George H. W. Bushek Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeari (IPCC) Lurraren berotzeari erantzuteko zuhurtzia eskatu ondoren, GCCk esan zuen Bushen hitzaldia "oso indartsua" zela eta bat zetorrela garapen ekonomikoaren lehentasunekin. GCCk 1992ko Rio de Janeiroko Lurraren Goi Bilerara 30 parte-hartzaile bidali zituen, eta bertan, klima aldaketari buruzko hitzarmenaren helburuak eta epeak betetzearen alde egin zuen. 1992an, GCCk ordu erdiko bideo bat banatu zien ehunka kazetariri, Etxe Zuriari eta Ekialde Hurbileko hainbat herrialde petrolio-ekoizleri, karbono dioxido atmosferikoa handitzeak laboreen errendimendua bultza zezakeela eta munduko gosea konpondu zezakeela iradokitzen zuena.

1993an, orduan AEBetako presidente zen Bill Clintonek, 2000. urterako, berotegi efektuko gasen emisioak 1990ko mailara murrizteko konpromisoa hartu zuen, eta GCCko zuzendari exekutiboak esan zuen "nazioaren osasun ekonomikoa arriskuan jar zezakeela". GCCren presioa funtsezkoa izan zen AEBetako Senatuak Clintonen 1993ko BTU zerga proposamenak porrot egin zezan. Hala eta guztiz ere, 1994an, AEBetako energia idazkari Hazel R. O 'Learyk 1992ko UNFCCC indartu behar zela esan zuen, bai eta karbono dioxidoaren borondatezko murrizketak handitu behar zirela ere.

GCCk ez zuen ikerketa zientifikorik finantzatu, eta klimaren inguruko bere aldarrikapenak, neurri handi batean, Patrick Michaelsek editatu eta Mendebaldeko Erregaien Elkarteak finantzatutako klimari buruzko mundu txostenean baino ez ziren oinarritzen. GCCk klima aldaketaren negazionisten ikuspuntuak sustatu zituen, hala nola Michaels, Fred Singer eta Richard Lindzenenak. 1996an, GCCk Global warming and extreme weather: fact vs. fiction izeneko txostena argitaratu zuen.

GCCko kideek zalantzan jarri zuten klima-aldaketaren ukapenaren eraginkortasuna, eta diskurtsoa aldatu behar izan zuten: berotegi-efektuko gasak isurtzeko proposatutako araudiaren kostu ekonomikoak handiegiak eta garapen bidean dauden nazioak salbuesten dituzten proposamenen eraginkortasuna oso mugatua zela esaten hasi ziren. 1995ean, Nazio Batuen Erakundeak Berlinen egindako klima aldaketari buruzko konferentzian berotegi-efektuko gasen emisio-mugak negoziatzea onartu ondoren, GCCko zuzendariak akordioak "Txina, India eta Mexiko bezalako garapen bidean dauden herrialdeak indartzen zituela” eta "herrialde subiranoen eta Nazio Batuen arteko harremanak aldatuko zituela" esan zuen. Beste alde batetik, Washingtongo prentsaurreko batean, Nazio Batuen Erakundeak Genevan egindako klima aldaketari buruzko bigarren konferentziaren bezperan, oraindik erabakitzeko momentua ez zela esan eta Genevan egindako konferentzian Lurraren berotzearen zergatiak zehaztea goizegi zela adierazi zuten. Azkenik, GCCko ordezkariek zientzialariak presionatu zituzten 1996ko irailean IPCCk Mexiko Hirian egindako konferentzian.

Kyotoko protokoloaren aurkako oposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GCC Kyotoko Protokoloaren aurkako Estatu Batuetako industria talde nagusia zen, Greenpeaceren nahiz Los Angeles Times egunkariaren arabera.

1997 baino lehen, Kyotoren aurretik, GCCren urteko diru-sarrerak 1,5 milioi dolar inguru ziren eta milioi bat dolar inguru gastatzen zituen urtean CO2 emisioen mugen aurrean presioa egiten. Bada, Kyotoko itunaren aurkako publizitatean 13 milioi dolar gastatu zituen, 1993ko Harry eta Louise publizitate kanpaina egin zuen enpresa kontratatuz.

GCCk Clintonek Kyotoko Protokoloa sinatzearen aurka egin zuen eta, ondoren, eragin handia izan zuen George W. Bush presidentea Kyotoko Protokoloa kentzera iristeko. Erakundeak 50 ordezkari bidali zituen Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentziako Alderdien III. Konferentziara, Kyoton. 1997ko abenduaren 11n, Kyotoko ordezkariek berotegi-efektuko gasen emisioen legezko muga lotesleei buruzko akordioa lortu zuten egunean, GCCko presidenteak esan zuen akordioa AEBetako Senatuak garaituko zuela, eta 2001ean, GCCko zuzendari exekutiboak Kyotoko Protokoloa Titanic-ekin alderatu zuen.

Disoluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George W. Bushek 2001ean AEB Kyotoko prozesutik erretiratu ondoren, GCC desegin egin zen. Estatu Batuek parte hartu ez zutenez, Kyotoko prozesuaren eraginkortasuna mugatua izan zen. GCCk bere webgunean esan zuen bere helburua arrakastaz bete zela; dena dela, ondo finantzatutako industriaren interes-taldeen sareek (lobbyek) eta klima-aldaketari uko egiten dioten beste presio talde batzuek lanean jarraitzen dute.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • American Electric Power
  • American Farm Bureau Federation
  • American Highway Users Alliance
  • American Iron and Steel Institute
  • American Paper Institute, later American Forest & Paper Association
  • American Petroleum Institute
  • Amoco
  • ARCO
  • Association of American Railroads
  • Association of International Automobile Manufacturers
  • British Petroleum
  • Chemical Manufacturers Association, later American Chemistry Council
  • Chevron
  • DaimlerChrysler
  • Dow Chemical Company
  • DuPont
  • Edison Electric Institute
  • Enron
  • ExxonMobil (through both of its predecessors)
  • Ford Motor Company
  • General Motors Corporation
  • Illinois Power
  • Motor Vehicle Manufacturers Association
  • National Association of Manufacturers
  • National Coal Association
  • National Mining Association
  • National Rural Electric Cooperative Association
  • Ohio Edison
  • Phillips Petroleum
  • Shell Oil
  • Southern Company
  • Texaco
  • Union Electric Company
  • United States Chamber of Commerce

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Industry ignored its scientists on climate» Physics Today 2009  doi:10.1063/pt.5.023286. ISSN 1945-0699. (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  2. (Ingelesez) Adam, David. (2005-12-08). «Oil industry targets EU climate policy» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  3. (Ingelesez) Global Climate Coalition. 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  4. (Ingelesez) Global Climate Coalition. 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  5. «Global Climate Coalition is the voice of business and industry on global warming issues.» web.archive.org 2002-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  6. «STATEMENT BY JOHN SHLAES, EXECUTIVE DIRECTOR, GLOBAL CLIMATE COALITION - Free Online Library» web.archive.org 2017-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  7. (Ingelesez) Global Climate Coalition. 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  8. (Ingelesez) Global Climate Coalition. 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  9. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  10. (Ingelesez) Global Climate Coalition. 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Banerjee, Neela; Song, Lisa; Hasemyer, David (September 16, 2015). "Exxon's Own Research Confirmed Fossil Fuels' Role in Global Warming Decades Ago". InsideClimate News. Retrieved October 14, 2015.
  • Brill, Ken (June 20, 2001). "Your meeting with members of the Global Climate Coalition". United States Department of State. Retrieved February 15, 2016.
  • Levy, David (November 1997). "Not to worry, say business lobbyists". Dollars & Sense.
  • Rahm, Dianne (2009). Climate Change Policy in the United States: The Science, the Politics and the Prospects for Change. McFarland & Company. ISBN 9780786458011.
  • Vidal, John (June 8, 2005). "Revealed: how oil giant influenced Bush". The Guardian. Retrieved February 6, 2016.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]