George W. Bush

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
George W. Bush
George-W-Bush.jpeg
43. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

2001eko urtarrilak 20 - 2009ko urtarrilak 20
Bill Clinton - Barack Obama
Texasko gobernadore

1995eko urtarrilak 17 - 2000ko abenduak 21
Ann Richards - Rick Perry
Bizitza
Izen osoa George Walker Bush
Jaiotza New Haven (Connecticut)1946ko uztailaren 6a (71 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Dallas
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Aita George H. W. Bush
Ama Barbara Bush
Ezkontidea(k) Laura Bush  (1977ko azaroak 5 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Bush family
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
The Kinkaid School
(1959 - 1961)
Phillips Academy
(1961 - 1964)
Yale College
(1964 - 1968) Artean graduatu
Harvard Business School
(1973 - 1975) Master of Business Administration
Hizkuntzak Amerikar ingelesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ofiziala, politikaria, motivational speakerra, autobiografialaria, margolaria, hamabosteko errugbilaria eta biografoa
Lantokia(k) Austin eta Washington
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa United Methodist Churcha
Estatu Batuetako eliza episkopalianoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0124133
https://www.whitehouse.gov/1600/presidents/georgewbush
GeorgeWBush Signature.png

George Walker Bush 2001 urtetik 2009ko urtarrilaren 20ra arte, Ameriketako Estatu Batuetako 43. presidentea izan zen. Lehenago (1995-2000), Texas estatuko 46. gobernatzailea izan zen. AEBetako politikako familia ospetsuenetakoa da. Izan ere, aita George H. W. Bush presidentea du eta anaia Jeb Bush, Floridako gobernatzailea izandakoa, denak ere Alderdi Errepublikanokoak.

Texasko petrolioko industrian aritutakoan, 1978an Ordezkarien Etxerako hautagai izan zen. Porrot egin ostean, aitaren presidentziarako kanpainian parte hartu zuen. Texas Rangers beisbol taldeko zatiaren jabea izan zen eta 1994an Texasko gobernatzaile hautatu zuten. Texasko agintean, hezkuntzako finantza-sistema eraberritu eta estatuko historiako zerga murrizketa handiena burutu zuen. 1998an berriro hautatu zuten.

2000n, AEBetako presidentziarako hauteskundeak irabazi zituen Al Goreren kontra, oso lehia estua eta polemikoa izan bazen ere. Boto gehienak jaso ez arren, hauteskunde sistemaren arabera, irabazlea estatuek erabakitzen dute: Floridan suertatu zen lehia estuena eta eztabaidagarriena, baina Epaitegi Gorenaren ebazpen bat zela medio, garaile atera zen Bush.

Agintean, zerga murrizketa handiak egin zituen umeak babesteko programetan, eta Osasun sistema pribatizatzen ahalegindu. Gizarte arloan ere jokabide kontserbadorea agertu zuen, abortoa eta sexu berekoen arteko ezkontzak oztopatuz.

2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren, terrorismoaren kontrako gerra deitu zuen. Afganistanen inbasioa aginduta, talibanen gobernua eraitsi zuen, Al-Kaida birrintzeko eta Osama bin Laden atzeman nahian. AEBen barnean, haren sona hazi zen.

Horren ostean, Iraken inbasioa agindu zuen, Saddam Hussein Irakeko presidenteak omen zituen suntsipen handiko armak baliogabetzen ez zituelako. Hala ere, hari buruzko ikerketak bukatzekoak ziren eta herrialdea menderatu ostean, suntsipen handiko armak ez ziren agertu.

Bere burua Gerra garaiko presidentetzat jota, 2004ko presidentziarako hauteskundeak irabazi zituen, John Kerry aurkari demokrata zuela. Harez geroztik, gero eta kritika gehiago jaso zituen, baita aliatuen partetik ere. Izan ere, gerraosteko Iraken egoerak (batez ere Abu Ghraib espetxeko torturen eskandalua) zein barneko auziek (hala nola, zelulen ikertzea, Katrina urakana..) ospea gutxitu zioten. Gainera, 2007ko abendutik aurrera, AEBak finantza sistemak sortutako krisi sakonean sartu ziren. Lehman Brothers bankuak porrot egindakoan, Bushek 700.000 milioi dolarreko hainbat ekimen martxan jarri zituen maileguen merkatua erreskatatzeko, herrialdeko zorra izugarri handitu arren.

Azkenik, 2009ko urtarrilaren 20an, Barack Hussein Obamak ordeztu zuen presidentzian. Bush Texasera joan zen bizitzera.

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
George W. Bush
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George W. Bush Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.