Glutamina
| Glutamina | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C5H10N2O3 |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| SMILES isomerikoa | N[C@@H](CCC(N)=O)C(O)=O |
| MolView | 3D eredua |
| Konposizioa | Nitrogeno eta karbono |
| Mota | Aminoazido proteinogeno, L-amino acid (en) |
| Estereoisomeroa | D-glutamine (en) |
| Tautomeroa | L-glutamine zwitterion (en) |
| Masa molekularra | 146,069 g/mol |
| Erabilera | |
| Konposatu aktiboa | Endari (en) |
| Tratatzen du | short bowel syndrome (en) |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | ZDXPYRJPNDTMRX-VKHMYHEASA-N |
| CAS zenbakia | 56-85-9 |
| ChemSpider | 5746 |
| PubChem | 5961 eta 6992086 |
| Reaxys | 1723797 |
| Gmelin | 18050 eta 58359 |
| ChEBI | 3509 |
| ChEMBL | CHEMBL930 |
| ZVG | 100166 |
| EC zenbakia | 200-292-1 |
| ECHA | 100.000.266 |
| CosIng | 34018 |
| MeSH | D005973 |
| RxNorm | 4885 |
| Human Metabolome Database | HMDB0000641 |
| UNII | 0RH81L854J |
| NDF-RT | N0000177918 eta N0000176079 |
| KEGG | D00015 eta C00064 |
| PDB Ligand | GLN |
Glutamina (Gin) konposatu organikoa da, C5H10N2O3 formula duena, aminoazidoen klasekoa eta amida talde bat duena. Glutaminak kirialitatea agertzen du eta bi enantiomero ditu: L-glutamina eta D-glutamina. L-Glutamina aminoazido proteinogeno ez esentziala da eta proteinen sintesian parte hartzeaz gain, funtzio metaboliko askotan hartzen du parte eta nitrogeno-emailea da prozesu anabolikoetan. D-Glutamina gizakiaren, saguaren eta beste bizidun batzuen metabolitoa da. Glutamina solido kristalinoa da. Disolbagarria da uretan, baina disolbaezina ohiko disolbatzaile organikoetan[1][2][3].
L-Glutamina CAA eta CAG kodoien bidez adierazten da.
| L-glutamina | D-glutamina |
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glutamina industrialki ekoizten da Corynebacterium glutamicum bakterioaren andui mutanteak erabiliz. Prozesuak 40 g/l ematen ditu 2 egunetan, glukosa karbono-iturri gisa erabiliz[4].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]L-Glutaminak hainbat erabilera ditu industrian, bereziki dieta-osagarri, kosmetiko eta aromatizatzaile moduan. Botika gisa ere usatzen da[5].
Kulturismoa egiten dutenen dietaren osagaia da, kaltetutako gihar-ehunen birsorkuntzan laguntzen baitu. Era berean, ahalegin fisiko handiak egin ostean glutamina hartzeak giharraren suspertzen prozesuan laguntzen du[6][7]. Hesteetako enterozitoen hazkuntza eragin eta heste-hesia ere indartzen du [8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Glutamina. Zientzia eta teknologai hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «L-Glutamine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «D-Glutamine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ (Ingelesez) Drauz, Karlheinz; Grayson, Ian; Kleemann, Axel; Krimmer, Hans-Peter; Leuchtenberger, Wolfgang; Weckbecker, Christoph. (2007). «Amino Acids» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd) doi:. ISBN 978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ «Glutamine - Hazardous Agents | Haz-Map» haz-map.com (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ K, Bardino von. (1992-12-01). «Kirola eta osasuna, beti lagun?» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ Glutamina eta kirol-jarduera | Consumer. 2003-05-19 (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ Glutamine and intestinal barrier function Aminoacids, 2015eko urria