God of Thunder (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
God of Thunder
Fitxategi:God of Thunder - KISS - 1979.jpg
God of Thunder (abestia)
Kiss(r)en abestia Destroyer albumetik
Argitalpena 1976ko martxoaren 15a
Grabazioa Electric Lady Studios, New York City, 1975eko irailaren 3-6
Record Plant Studios, New York City, 1976ko urtarrila-otsaila
Musika mota Heavy metal
Iraupena 4:13
Diskoetxea Casablanca Records
Idazlea Paul Stanley
Ekoizlea Bob Ezrin
Destroyer abesti zerrenda
"King of the Night Time World"
(2)
"God of Thunder"
(3)
"Great Expectations"
(4)

"God of Thunder" Kiss taldearen heavy metal abestia da, beraien Destroyer albumetik. Abestia Kissen zuzeneko album askotan ere agertu da, Alive II albumean agertzen den bertsio azkarra esaterako. Soinu efektu asko erabili ziren abestia osatzeko, leherketak, txaloak, kremailera soinuak, zaleen oihuak eta ume txikien oihuak.

Abestia Paul Stanleyk idatzi zuen arren, nork Destroyer albumean abesteko ideia zeukan, Bob Ezrinek, ekoizleak, abestia moteltzea proposatu zuen eta Gene Simmonsek abestea.[1]

Abestia Simmonsen "abestia" bihurtu zen taldearentzat. Askotan jo izan dute odola botatzen duenean, baxu soloa egiten duenean, eta batzutan Simmonsek abestiaren zati bat zaleen gainetik dagoen plataforma batean dagoelarik. Gaur egun, ez dute abestia asko jotzen, 2008an "I Love It Loud" abestiak lekua kendu ziolako. Hala ere, Kiss Alive/35 World Tour biran zehar Atenasen, Grezian jo zuten. Kontzertuetako setlistean sartu zuten berriro ere Hottest Show On Earth Tour birako bigarren zatian, Everetten, WA, hasita.

"God of Thunder" abestiaren grabazioan agertzen den umea Bob Ezrinen semea da, David.

Rock abesti gogor hau Gene Simmonsen abesti tipiko bezala ezagutzen da, nahiko ironikoa dena, abestia Paul Stanleyk idatzi baitzuen. "God of Thunder" jatorrian rock abesti azkarra zen, baina aldatu egin zuten Bob Ezrin ekoizleak Simmons eta bere "Demon" pertsonaiarentzako egokiagoa zela erabaki zuenean. Hain zuzen ere, "God of Thunder" abestiaren letra Simmonsen irudiarentzako egina zegoela zirudien, rock & rollarekin lotutako jainkotasun boterea duen lehenengo pertsonan idatzitako historioa delako: "I gather darkness to please me/And I command you to kneel, before the/God of thunder and rock & roll/The spell you're under will slowly rob you of your virgin soul."

Stanleyren hasierako pop kutsua duen melodia ilundu eta moteldu egin zuten, erdiko tempo bat lortu arte, non gorantz doazen.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • David eta Josh Ezrin - ahotsak

Bertsioak eta agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Abesti informazioa Kissfaq . Noiz kontsultatua: 2011-03-04.