Gonçalo Velho Cabral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonçalo Velho Cabral
GoncaloVelhoCabral.jpg
Galerako itsasontziko kapitain

1420 -
Bizitza
JaiotzaPortugalgo Erresuma, ezezaguna
Herrialdea Portugalgo Erresuma
BizilekuaPortuguese Ceuta (en) Itzuli
Portuguese Ceuta (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaportugesa
Heriotza1460 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, ofizierra eta itsasontziko kapitaina
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakConquest of Ceuta (en) Itzuli
1st Siege of Ceuta (1419) (en) Itzuli
2nd Siege of Ceuta (1419) (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Gonçalo Velho Cabral (fl. XV. mendea) portugaldar itsasgizon bat izan zen, Kristoren Ordena Militarreko zalduna eta Almoroleko komendadorea. Henrike Nabigatzailearen hurbileko laguntzaile bat izan zen.

Henrike Nabigatzailearen aginduetara Formigas (euskaraz: «Inurrien uhartexkak» aurkitu zituen 1431n, 1427an Diogo de Silves portugaldar pilotuak begiztatu zituen uharteak aurkitzeko lehen bidaia batean. Beranduago Santa Maria eta São Miguel uharteetan lurreratu zen, 1432an.

1432an lehen kapitain dohaintzaria izan zen uharteetan abereak sartu zituen, uharteen populatze sistematikoa kolonoekin urte batzuk beranduagora arte hasi ez zen arren. Lehenik Santa Maria, 1439an, eta jarraian San Miguel, 1444an. Epe honetan erraturak bultzatu zituen eta diru kopuru handia eman zien senide eta zerbitzari leialei.

1443ko apirilak 3an, Alfontso V.a Portugalgoa erregeak, Henrike Nabigatzaileak hala eskatuta, bost urtez, Azoreetako eta bertako biztanleen komendadore pribilegioa eman zion, uharte horietatik erresumara eramaten zituzten gauza guztietan zerga eta ordainsariak ordaindu behar izatetik libratuz.

Gaspar Frutuoso abadeak, XVI. mendearen bigarren erdialdeko San Miguel uharteko kronista zena, Azoreetako zazpi uharteen (hau da, ekialdeko eta erdiko taldeetakoak) aurkikuntzaren meritua Gonçalo Velho Cabrali eman zion. Gaur egun, historiografia modernoak, nabigatzaile honek Azoreetako uharteren bat aurkitu izan bazuen, soilik ekialdeko taldean izango zela uste du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]