Gonzalo Sobejano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gonzalo Sobejano
Bizitza
Jaiotza Murtzia1928ko urtarrilaren  10a
Herrialdea  Espainia
Heriotza New York2019ko apirilaren  10a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza

Gonzalo Sobejano Esteve (Murcia, 1928ko urtarrilaren 10-New York, 2019ko apirilaren 10) idazle espainiarra ezaguna izan zen: poeta, kritiko literarioa eta Literatura irakaslea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo ikasketak Murcian egin zituen. Ondoren, Madrilen, gerra ondorengo unibertsitatea ezagutu zuen. Dena dela, garaiko izen handiak izan zituen irakasle moduan: Dámaso Alonso, Rafael Lapesa eta Manuel Muñoz Cortés. Doktoregoa ere Madrilen egin zuen. Ondoren, beka bati esker, Parisera joan zen.

1951an Heidelbergera joan zen. Han bere emaztea izango zen Helga ezagutu zuen. Helga idazlearen laneatan ezinbesteko laguntzailea izan zen. Heidelbergtik Mainzeko Unibertsitatera joan zen eta, geroago, Koloniako Unibertsitatera. 1963an Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen irakasten: New Yorkeko Columbia Unibertsitatean, geroago Pittsburgko Unibertsitatean Pennsylvaniako Unibertsitatea Filadelfian, 1986 arte. Azken urte horretan Columbiakora itzuli zen baina katedratiko moduan. Beste unibertsite askoan irakasle gonbidatua bezala ibili zen, bestetik. AEBetako beka ugari lortu zuen, besteak beste, Guggenheim beka eta Pennsylvaniako Unibertsitatea ren Lindback Award for Distinguished Teaching beka.[1]

Literaturan gerraondorengo estetizismotik poesia deserrotura igaro zen. Murciako Polo de medina poesia saria eskuratu zuen.[2]

Sari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako Literaturaren Sari Nazionala "Emilia Pardo Bazán", kritika literarioaren alorrean. (1979)
  • Murciako Erramu Saria, Prentsa Elkarteak emana (1971)
  • Cruz de Comendador de la Orden de Isabel la Católica, concedida por el Rey de España (1986).
  • Arte Ederren Domeina Nazionala
  • Murciako Unibertsitatearen Doctor Honoris Causa (1989)
  • Murciako Seme Kutuna (2012)

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu eta edizio komentatuen egilea izan zen. Honna hemen bere lan ezagunenak:[3]

Poesia
  • Sombra apasionada, 1948
  • Eco en lo vacío, 1951
Kritika literarioa eta filologia ikerketak
  • El epíteto en la poesía española, Madril, Gredos, 1956
  • Forma literaria y sensibilidad social: Mateo Alemán, Galdós, Clarín, el 98 y Valle-Inclán, Madril: Gredos, 1967
  • Nietzsche en España, Madril, Gredos, 1967 (2. edizioa hobetuta, 2004)
  • Novela española de nuestro tiempo: en busca del pueblo perdido, Madril, Prensa Española, 1970
  • Clarín en su obra ejemplar, Madril, Castalia, 1985
  • La novela española contemporánea: 1940-1995: Doce estudios, Madril, Marenostrum, 2003
  • Lección de novela, España entre 1940 y ayer, Madril, Marenostrum, 2005
  • Quevedo o La prosa de ideas en nuestro Siglo de Oro
  • Juan José Millás, fabulador de la extrañeza
Koordinatzaile bezala
Biltzaile bezala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]