Edukira joan

Gotzon Elortza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau zinegileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».
Gotzon Elortza
Bizitza
JaiotzaBilbo1923
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo2012ko ekainaren 11 (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Gotzon Elortza (Bilbo, Bizkaia, 1923Getxo, Bizkaia, 2012ko ekainaren 11) Bilbon jaiotako getxoztar zinema-zuzendaria izan zen. Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria; euskarazko dokumentalgintzaren aintzindarietako bat, Euskal Herriaren geografia eta gizarteari buruzko lanak ondu baitzituen. Nahiz eta bertakoa ez izan, urte asko Getxon bizi izan zen. Margolaria izan zen ere bai.

Bisi Unanuerekin ezkondu zen. Biak Parisen erbesteratuak egon ziren.[1] Gerra zibilaren ondorioz erbestean zegoela, delineatzaile gisa lan egin zuen Parisen, eta hiri horretan jabetu zen ikus-entzunezko baliabideak erabiltzeko beharraz, euskararen desagerpena saihesteko.[2]

Hasiera-hasieratik saiatu zen Euskal Herriko gaiei buruzko zinema profesionala egiten, euskaraz osorik. Ondo konturatu zen ikus-entzunezkoak premiazkoak zirela euskara mundu modernoan galtzea nahi ez bazen. Hala, Elortzaren lana, 50eko hamarraldian, Fernando Larruquertenaren aurrekoa ere izan zen, haren kalitate-maila lortu ez bazuen ere.

Film labur hauek egin zituen: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (Erria) (1961), Avignon (1963) eta Elburua: Gernika (1962).

1960ko hamarkadan egin zituen filmak, Parisen bizi zenean. Espainia eta Frantziako estatuen arteko muga ezkutuan zeharkatzen zuen Elortzak lan hauek egiteko.

1968an Basauriko Probintzia Espetxean espetxeratu zuten, sei hilabetez. Agustin Ibarrola ezagutu zuen kartzelan. Ibarrolatik zurezko grabatuen teknika ikasi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]