Gure Sor Lekua
Gure Sor Lekua | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | Gure Sor Lekua |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | André Madré |
Gidoigilea(k) | Jean Elizalde |
Antzezlea(k) | |
Gure Sor Lekua 1956an André Madré jeneralak kolorez grabatutako dokumentala da.[1] Euskaraz egindako lehen film luzea izan zen, euskal diasporaren herrimina asetzeko asmoz.[2] Hazparneko Haritz Barne zineman estreinatu zuten.[3] 2013ko azaroaren 29an iragarri zuten galdutzat hartzen zen film honen kopia bat berreskuratu zutela Parisen.[4] Gaur egun ez da film honen audiorik ezagutzen.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendariaren esanetan, filma euskal diasporari zuzenduta zegoen.[2] Estreinaldia 1956an egin zen Hazparnen, Madréren jaioterrian.[2] 1956-1957 urteetan, Baionan, Uztaritzen, Azkainen, Beskoitzen eta Aiherran ere egin ziren emanaldiak. Zuzendariak eskatuta, irabaziak Parisko Euskal Etxeari ematen zizkioten, eta bertan ere bi emanaldi egin ziren. 1961ean, Baionako apaiz batek filmaren kopia bat Ameriketako Estatu Batuetara eraman zuen.[5] Josu Martinez ikerlariak bildutako datuen arabera, Dakarren ere egin ziren emanaldiak eta ustez Argentinan ere bai.[6] 1958tik 1963ra, Madrék Gabonetako zinema emanaldiak urtero antolatu zituen Ipar zein Hego Euskal Herrian.[5]
Madré 1971n hil ondoren[5], filma galdutzat jo zuten eta historialariek apenas aipatu zuten 2012ra arte.[7] Urte hartan, Josu Martinez EHUko ikerlariak, euskal zinemaren historiaren inguruko tesia idazten ari zela, filmaren kopia bat aurkitu zuen Parisen[4], André Madréren alargunaren etxean[6], kartoizko kaxa batean.[5] Soinu-banda galduta dago, baina 1950eko hamarkadako artikuluek eta lekukoen kontakizunek filma euskaraz grabatu zela baieztatzen dute.[2]
2013ko abenduaren 20an filmaren bertsio laburra Hazparneko Zinegim euskarazko zinemaren jaialdian eman zuten[4], 2014ko abenduaren 3an Bilbon[8] eta 2015eko urriaren 4an Baigorrin[9], Joserra Senperenaren musikarekin.[7][8]
2014an, Martinezek bere doktore-tesia defenditu zuen, Gure (zinemaren) Sor Lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia izenburua zuena.[7] Gainera, Gure (zinemaren) sor lekua liburua kaleratu zuen eta Gure sor lekuaren bila dokumentala zuzendu zuen, aurkikuntzaren istorioa kontatzen duena eta 2015eko abenduaren 3an estreinatu zena.[10]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Un investigador de la UPV descubre la primera película rodada en euskera» El Correo 2013-11-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-12-20) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ a b c d e «Galdutzat ematen zen euskarazko lehen filma aurkitu du EHUko ikerlari batek» Naiz! 2013-11-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un investigador de la UPV/EHU descubre la primera película rodada en euskera» Deia 2013-11-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-12-20) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ a b c Astiz, Iñigo. «Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute, 1956an zazpi lurraldeetan Andre Madre jeneralak filmatutakoa» Berria 2013-11-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ a b c d Martinez, Josu. (2016). «Sor Lekutik Avignonera “bultzi leiotik”, Euskarazko zinemaren hastapenen bidaia» Zer 21 (41): 171-189. ISSN 1137-1102..
- ↑ a b Otegi, Sabrina. «'Sor Lekua' euskarazko filmaren arrastoen atzetik ibili da Josu Martinez zinemagilea Buenos Airesen» Euskal kultura 2014-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ a b c «'Gure Sor Lekua' euskarazko lehen filma, bihar Bilbon» Berria 2014-12-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ a b Goñi, Maialen. «‘Gure sor lekua’ euskarazko lehen filma, gaur Bilbon» Zinea 2014-12-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ (Frantsesez) Xabi. «Retrouvé 60 ans après sa création» Sud-Ouest 2015-09-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Euskarazko lehen zeluloidea» Berria 2015-12-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-28) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).