Gozogintzako bainuak eta estalkiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gozogintzako bainu eta estalkiak langintza desberdinak: tartak, opilak, pasta lehorrak , .... bainatzeko edo amaierako estalkia edo geruza emateko prestaketak dira. Geruza edo bainu horiek zaporea emateko, edertzeko edo prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira. Bainu mota franko aurki dezakegu.

Txutxoak cantilly kremaz beterik eta almibar estalkiarekin

Bainu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolate bainuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolatea oinarri duten bainu edo estalkiak dira, gurinarekin, ur eta azukrearekin.... Txokolate tartak, pastak, opilak, trufak..... estaltzeko erabiltzen dira.

Azukre bainuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege bainua, merenge arin moduko bat da. Fondanta azukrea glukosarekin bola puntuan eta hotzean landutakoa dugu.

Almibar bainuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almibarra ispilutxo puntuan. Argitasuna eman eta kontserbatzeko erabiltzen dira.

Gorringo bainuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles bainua, gorringo azukre pittin batekin nahastuari esaten zaio. Bainu hau opilei eman eta pittin bat egosi egin behar izaten dira.

Gelatina bainuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frutazko gelatinak edo gelatina gozoak. Hotzean ematen diren bainuak dira; zaporea eman eta prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]