Edukira joan

Grand Départ Florence Émilie-Romagne 2024

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grand Départ Florence Émilie-Romagne 2024
Irudia
MotaGrand Départ
Honen parte da2024ko Frantziako Tourra
Denbora-tarte2024ko ekainaren 29a - 2024ko uztailaren 1a
HerrialdeaItalia
AntolatzaileaAmaury Sport Organisation, Metropolitan City of Florence (en) Itzuli, Emilia-Romagna eta Piemonte
Aurrekontu6.500.000 €

Webguneletouritalia.it

Grand Départ Florence Émilie-Romagne 2024 delakoa Frantziako Tourraren 2024ko edizioaren Grand Départ ekitaldia izan zen, osorik Italian garatua, eta hiru etapaz osatua. 2023an Euskal Herrian izandako Grand Départ jendetsuaren ondorengoa izan zen. 2024an Grand Départ hau hastear zela iragarri zen 2026ko Frantziako Tourraren Grand Départ izango zela Bartzelonan 2026ko uztailaren 4tik 6ra

Lehen etapa antolatu zen Florentziako irteeratik Riminira, hau jada Emilia-Romagna eskualdean. Bigarrena osorik garatu zen eskualde horretan, Cesenatico eta Bolonia artean, eta hirugarrena eskualdeko Piacenza hiritik abiatu zen, baina bukatu Emilia-Romagnatik kanpo, Turin hirian.[1] 4. etapa Pinerolo hiri italiarretik (Piemonte) abiatu zen, baina ez zen Grand Départ delakoaren parte kontsideratu.

Lehen aldia izan da Tourraren historian lasterketa Italiatik abiatzen dena, eta marka da mendeurrena delako italiar batek lehen aldiz irabazi zueneko Tourra, 1924an, Ottavio Bottecchiak.[2]

Ekitaldi prebio bezala, ekainaren 27an taldeen aurkezpena egin zen Palazzo Vecchion Florentziako erdigunean, eta taldeek bide zeremoniala egin zuten Piazzale Michelangelora. 29an lehen etapa abiatu zen txirrindularientzat Piazzale delle Cascine parkean, irteera instituzional bat egon zen antolatua berriz Palazzo Vecchioren aurrean, Piazza della Signorian, eta hortik hiri kanpoalderantzat joan ziren, non Bagno a Ripolin lasterketa ofizialki hasi zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Tappa 3 - Tour De France» www.letouritalia.it (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  2. (Ingelesez) «Grand Départ Florence Émilie-Romagne 2024» www.letour.fr (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  3. (Ingelesez) The Florentine, Editorial Staff. (2024-05-10). «Tour de France 2024: The Grand Départ in Florence» The Florentine (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]