Greg Louganis
| Greg Louganis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Gregory Efthimios Louganis |
| Jaiotza | San Diego, 1960ko urtarrilaren 29a (66 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea, Irvine Santa Ana High School (en) Miamiko Unibertsitatea Valhalla High School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | platform diver (en) |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 73 kilogramo |
| Altuera | 175 zentimetro |
| Jasotako sariak | |
| louganis.com | |
Gregory Efthimios "Greg" Louganis (El Cajon, Kalifornia, 1960ko urtarrilaren 29a) estatubatuar kirolaria da, tranpolin-jauzilaria. Aita samoarra zuen eta ama europarra, baina San Diegoko Louganis familiak hartu zuen semetzat. Bederatzi urte zituelarik hasi zen tranpolin-jauzian, eta hamasei urte zituela, Montrealgo Olinpiar Jokoetan (1976) parte hartu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. Urrezko domina irabazi zuen plataforma-jauzian. Los Angelesko jokoetan (1984) eta Seulgoetan (1988) urrezko dominak irabazi zituen tranpolin- eta plataforma-jauzietan. 1988an utzi zituen kirol-lehiaketak, eta antzerkian eta zineman hasi zen antzezle gisa. 1994an, New Yorkeko Gay Jokoetan parte hartu zuen, homosexuala zela erakutsiz. Hurrengo urtean, HIES gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1960ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Gizon homosexualak
- Ameriketako Estatu Batuetako tranpolin jauzilariak
- Kaliforniarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT kirolariak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1984ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak jauzian
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT eskubideen aktibistak
- Ameriketako Estatu Batuetako zilarrezko dominadun olinpikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak