Grigori Kozintsev

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Grigori Kozintsev
Grigori Kozintsev 1958.jpg
Bizitza
Jaiotza Kiev1905eko martxoaren 22a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
Bizilekua Kiev
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza San Petersburgo1973ko maiatzaren 11 (68 urte)
Hobiratze lekua Literatorskie mostki
Familia
Ezkontidea(k) Sofia Magarill  (1923 -  1943)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoilaria, antzerki zuzendaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Cinematographers’ Union of the USSR
IMDb nm0468882

Grigori Kozintsev (Kiev, 1905eko martxoaren 22a - Leningrad, 1973ko maiatzaren 11) jatorri ukrainarreko zinemagile sobietarra izan zen.

Meyerhold eta Maiakovskiren eragina izan zuen gaztetan, eta komedia bitxiak egiten hasi zen, baina esperimentalismoan ahitu gabe Novy Vavilon (1929, Babilonia Berria) film ederra egin zuen Parisko Komunan oinarri hartuta, Shostakovitxen musikarekin. Errealismora etorririk, Maximo pertsonaia sortu eta haren bizitza filmatu zuen: langile soil baten bilakaera sobieten herrian. Don Kihotk (1957, On Kixote) Nikolai Txerkasov antzezlearen handitasuna erakusten du, eta Shakespeareren Gamlet (1964, Hamlet) eta Korol Lir (1971, Lear Erregea) moldaketa zoragarriek nazioarteko ospea eta begiramena ekarri zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]