Dmitri Xostakovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dmitri Xostakovitx
Dmitri Shostakovich credit Deutsche Fotothek adjusted.jpg
SESBeko Sobiet Goreneko kidea

Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1906ko irailaren 12a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1975eko abuztuaren 9a (68 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Saint Petersburg Conservatory
Hezkuntza-maila Doktor Nauk in History of arta
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, koreografoa, piano-jotzailea, politikaria, jazz musikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Lan nabarmenak Symphony No. 1
Symphony No. 10
Symphony No. 12 (Shostakovich)
Symphony No. 7 (Shostakovich)
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Sobietar Musikagileen Elkartea
Serbian Academy of Sciences and Arts
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0006291
www.shostakovich.ru/
Shostakovich signature.svg

Dmitri Dmitriyevitx Xostakovitx (San Petersburgo 1906ko irailaren 25agreg./irailaren 12ajul. - Mosku 1975eko abuztuaren 9a) Sobiet Batasuneko konposatzailea zen. XX. mendeko bigarren erdialdeko sinfonia konposatzailerik onenetakoa da. Harizko laukoteak ere idatzi zituen. Errusia Sobiet Batasunean zela bizi izan zen. Iosif Stalin bezalako buruek arteak eta musika herriaren handitasunaren erakusgarri izan nahi zituztenez, Xostakovitxek zentsura pairatu zuen.


Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xostakovitxen gurasoak Siberiatik zetozen. Aita biologoa eta ingeniaria zuen eta ama, piano jotzailea. Eroso bizi izan ziren 1917ko iraultza. Petrogradoko (San Petersburgoko) kontserbatorioan, pianoa eta konposaketa ikasi zituen. Aita hildakoan diruz estu zebiltzanez, semeak soinurik gabeko filmetarako zineman pianoa jotzen dirua irabazi behar izan zuen. Haren lehen sinfonia oso arrakastatsua izan zen: musikak soinu berria zuen, akorde disonantziaz betea. Lehen lan dramatikoen arteanSudurra izeneko opera eta Urrezko garaia izeneko balleta daude.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean, Mtsensk barrutiko Lady Macbeth opera idatzi zuen. Kritikariek lana goraipatu zuten arren, sobiet gobernuak debekatu egin zuen. Beldurrez, zentsura onartu zuen. Xostakovitxek Bosgarren sinfonia idatzi zuenean, sobiet gobernuaren gustuko izan zen. Bere piano bostekoarengatik, Stalin saria jaso zuen.

Bigarren Mundu Gerran, Xostakovitx, emaztea eta bi seme-alabak beste nonbaitera eraman zituzten. Ondorengo bi sinfoniek (7.a eta 8.a) guda deskribatzen dute. Mendebaldean arrakasta handia zan zuten. Estatu Batuetan 7. sinfonia nazismoaren kontrako erresistentziaren ikur bilakatu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudaren ondoren, sobiet gobernuak lan artistikoak zorrotz zentsuratzeari ekin zion berriz. 1948ko bilera batean Xostakovitx, Prokofiev eta beste konposatzaile batzuk kritikatu eta "formalista" eta "antidemokratiko" deitu zituzten. Hurrengo bost urtean, Xostakovitx politikarien gustuko ez zen ezer ez konposatzeko kontuz ibili zen. Gure ama-lurrean eguzkiak distira egiten du ondu zuen.

1953an Stalin hil ondoren, zentsura leundu zen. Hamargarren sinfonia idazti zuen. Lady Macbeth opera berrikusi zen eta izen berria eman zitzaion: Katerina Izmaylova. Filma egin zuten eta herrialde askotan erakutsi zuten.

Azken urteetan oso osasun txarra izan zuen. Poliomielitisa zela eta, eskuak eta hankak erabiltzeko zailtasunak izan zituen. Hainbat bihotzeko izan zituen eta bista galtzen hasi zen. 1975ean, birikako minbiziaz hil zen.


Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondu zituen 15 sinfonia eta 15 harizko laukoteengatik da ezaguna batik bat. Operarik garrantzitsuena Mtsensk barrutiko Lady Macbeth du. Filmetarako musika eta antzezlanetarako musika (adibidez Hamlet) ere idatzi zuen. Xostakovitx errusiar literaturan jantzia zenez, abestietan Puxkin, Dostoevsky eta Blok bezalako idazle famatuen hitzak erabili zituen. Pianorentzako 24 preludio eta fuga ondu zituen, piano hirukote bat, bi piano kontzertu, piano bosteko bat, txelo eta pianorentzako sonata bat eta txelo eta biola eta pianorentzako sonata bat (haren azken lana).

Lagun askok haren lana lehendabizikoz kontzertuan jotzen zuten. Haren sinfonia gehienak lehendabizi Eugeny Mravinskyk zuzendutako Leningrad Filarmonikoak jotzen zituen. Bere harizko laukoteak lehendabizi Beethoven Harizko Laukoteak jotzen zituen. David Oistrakh biolin jotzaileak, Mstislav Rostropovitx txelo jotzaileak eta Sviatoslav Richter piano jotzaileak bere musika jotzen zuten lagun minak zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitri Xostakovitx Aldatu lotura Wikidatan