Edukira joan

Gu Gara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gu Gara
Ze Esatek!en albuma
Egilea(k)Ze Esatek!
Argitaratze-data2012
IzenburuaGu gara
Ekoizpen lekuaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaska, rock eta reggaea
Hizkuntzaeuskara
Iraupena79,5 minutu
DiskoetxeaOihuka
Zatiak22 musika pista
Deskribapena
Honen parte daZe esatek! taldearen diskografia

Gu gara Ze Esatek! taldearen estudioko hirugarren albuma da. 2012an plazaratu zuten Ohiuka diskoetxearekin. Ze Esatek! taldeak Ska, Reggae, zingaro eta Rocka konbinatzen zituen festa-giroan eta bere estilo konprometituarekin.[1] Musikari etekina atera nahi zioten festan eta dantzan. Taldearen helburuak dibertimendua eta olgetako gogoa ziren, garai bateko haize freskoa barrukoa berotzeko.[2]

Disko honek Ze Esatek! taldearen kontzertuetan ospetsu bihurtu diren abestiak biltzen ditu, Guztira 22 kantu, batzuk aurreko diskoetan grabatuta bazeuden ere, hala nola, "Kantuz Eskertu", "Zu Gabe", "Gauaren Erregina", edota "Anabasa".

Diskoa Donostian, Basaurin, eta Andoainen grabatu zuten

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikel Albisu - ahotsak
  • Jabier Rodil - ahotsak, teklatua
  • Iñaki Rodriguez 'Vierbu' - gitarra, ahotsak
  • Julen Valderrama - gitarra, ahotsak
  • Unai Arzelus - baxua, ahotsak
  • Antton Albizu - tronpeta, ahotsak
  • Manex Berzosa, tronboia
  • Unai Frantsesena - bateria
  • Juanma Urriza 'Boli', bateria


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gu gara» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  2. Ze esatek!. «Ze esatek| albuma Baga Biga produkzioak. Musika ideiak.» www.baga-biga.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]