Guillermo Endara Galimany

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Guillermo Endara Galimany
Guillermo Endara 1993.jpg
Bizitza
Jaiotza Panama Hiria1936ko maiatzaren 12a
Herrialdea  Panama
Heriotza Panama Hiria2009ko irailaren 28a (73 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Heziketa New Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta abokatua
Sinesmenak
Alderdi politikoa Panameñista Party

Guillermo David Endara Galimany (Panama Hiria, 1936ko maiatzaren 12a - ibidem 2009ko irailaren 28a) panamar politikaria eta legegizona izan zen. Errepublikako presidente izan zen 1989tik 1994ra. Hiritar Oposizioko Aliantza Demokratikoko buru zela, irabazletzat hartu zuen bere burua 1989ko lehendakaritzarako hauteskundeetan (estatubatuar ikuskariek emaitza hura ontzat hartu eta gero), baina Manuel Antonio Noriega jeneralak balio gabe utzi zituen hauteskunde haiek. Urte hartan bertan, Errepublikako lehendakaritza hartu zuen, Estatu Batuetako base batean kargua zin egin ondoren. 1990ean, Defentsa Indarrak ezeztatu zituen eta erakunde berri bat sortu zuen, Polizia Nazionala hain zuzen. Agintaldian egon zen bitartean, bidegabekeria hazi egin zen, baita herrialdearen pobretasun-maila ere. 1992an egin zen erreferendum batean, ez ziren onartu Endarak konstituziorako proposatzen zituen erreformak. 1994an amaitu zen bere agintaldia. Ernesto Pérez Balladares izan zen haren ondorengoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillermo Endara Galimany Aldatu lotura Wikidatan