Manuel Antonio Noriega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Antonio Noriega
Manuel Noriega mugshot cropped.jpg
Bizitza
Izen osoa Manuel Antonio Noriega Moreno
Jaiotza Panama Hiria1934ko otsailaren 11
Herrialdea  Panama
Bizilekua Panama Hiria
Heriotza Panama Hiria2017ko maiatzaren 29a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko tumorea
Hezkuntza
Heziketa Western Hemisphere Institute for Security Cooperation
Chorrillos Military School
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, soldadua, droga kapoa eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Panamako estatubatuar inbasioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Democratic Revolutionary Party
IMDb nm0635342

Manuel Antonio Noriega Moreno (Panama Hiria, 1934ko otsailaren 11 - Panama Hiria, 2017ko maiatzaren 29a) panamar jenerala eta politikaria izan zen. Herrialdeko diktadore militarra izan zen 1983tik 1989 arte, nahiz eta presidente titulua inoiz ez zuen hartu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militar ikasketak egin zituen Perun. 1968an, Omar Torrijos jeneralaren kolpe militarra lagundu zuen, eta urtebete geroago, Guarda Nazionalaren Zerbitzu Sekretuen buru izendatu zuten. Agintaritzatik arma eta droga trafikoari bidea erraztu zion, eta Panamako botere guztiak kontrolatzera iritsi zen erakunde demokratikoei muzin eginez. Hasiera batean AEBetako aliatu hurbila zen; izan ere, CIArentzat lan egin zuen 1950eko hamarkadaren amaieratik 1986 arte. 1980ko hamarkadaren amaieran, ordea, Noriegaren eta AEBen arteko hartu-emanak oso zailak ziren. 1989an, Estatu Batuetako armadak Panama inbaditu eta Noriega atxilotu zuen. Floridan epaitu zuten 1992an, droga trafikoa, diru zuritzea, Hugo Spadaforaren heriotzean parte hartzea eta beste delitu batzuk egiteaz akusatuta. Berrogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Antonio Noriega Aldatu lotura Wikidatan