Gurutze Frades

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gurutze Frades
Gurutze Frades.jpg
Gurutze Frades 2016ko Oñatiko duatloian. Proba berak irabazi zuen.
Bizitza
Jaiotza Iurreta1981eko irailaren 14a (39 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kirolaria
Posizio edo espezialitatea Emakumeen kirola

Gurutze Frades Larralde (Iurreta, Bizkaia, 1981eko irailaren 14a) kirolaria da, triatloian berezitua dagoena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urte zituela Durangoko Tabirako S.T.saskibaloi taldean hasi zen jolasten, bertan ibili zen hogeita bost urte bete arte, orduan hasi baitzen triatloian lehiatzen Mugarra Triatloi Taldearekin batera.

Kirolari nabarmena da eta sei alditan izan da Espainiako Triatloi selezkioko kide, BASQUETEAM-eko onuraduna eta enbaxadorea[1] izan da ere.

Espainiako distantzia luzeko lehiaketa lau bider irabazi du, jarraian, 2011an hasi eta 2014ra arte.

2015ean Vichyko Ironmana irabazi zuen,[2] Espainiatik kanpo Ironmana irabaztea lortu duen lehehengoko triatleta espainola delarik.

2016an Brasilgo Ironmanean 3. postua lortu zuen 7070 punturekin Kona PRO Rankingean (KPR), Hawaiiko Ironmanerako sarbidea lortuz, berriro ere triatleta espainolen marka hautsiz.

2017an espainiako emakumee triatloilarien markarik onena lortu zuen (9:01:00) eta Hawaiiko Ironmanerako sarbidea lortu zuen, bigarren aldiz, bertan 22. postua[3] eskuratu zuen.

2018an Munduko distantzia luzeko triatloi txapelketan 7. postua lortu zuen Fyn-en (Danimarka).[4] Urte berean Konan (Hawaii) jokatu zen Munduko Ironman Txapelketan hirugarrenez parte hartu eta 24. postuan bukatu zuen.

2019an 2. postua lortu zuen South Africa African Championship lehiaketan.[5][6]

2019an Munduko Triatloi Txapelketan zazpigarrenez parte hartu zuen eta zortzigarren postuan sailkatu zen. Pontevedran (Galizia) izan zen lehiaketa. 3.000 metro egin zituzten igerian, 110 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika.[7]

2019an Hegoafrikako lehiatan bigarren geratu eta puntuak lortuta urrian Konako Ironmanean lehiatu zen, 15. sailkatuta (9:16:50). 3.800 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika.[8]

2019ko abenduaren 1an Western Australiako Ironman proban bederatzi ordutik beherako denbora egin zuen (8:49:41) eta horri esker hirugarren amaitu zuen lasterketa[9] (Teresa Adam (8:38:43) eta Sarah Piampiano (8:42:58) kirolarien atzetik), espainiako marka hautsiz.[10]

2020ko otsailean Puerto Sagunton jokatu zen Espainiako Maratoi erdian 10.postua lortu zuen.[11]

2020ko irailean 3. postua lortu zuen Ciudad de Santander triatloian.[12]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ironman eta Challenge zirkuitoak (3.8-180-42.2)

IRONMAN
Data Postua Ekitaldia Denbora
2019/12/01 3 IRONMAN Australia Busselton 8:49:41
2019/10/23 15 IRONMAN Hawaii World Championship 9:16:50
2019/04/07 2 IRONMAN South Africa African Championship 8:40:47
2018/10/13 24 IRONMAN Hawaii World Championship 9:26:18
2018/06/10 4 IRONMAN Cairns Asia Pacific Championship 9:09:53
2018/04/15 6 IRONMAN South Africa African Championship 9:30:14
14/10/2017 22 IRONMAN Hawaii World Championships 9:45:51
2017/05/28 4 IRONMAN Brasil South American Championship 9:01:00
2017/04/02 5 IRONMAN South Africa African Championship 9:24:59
2016/10/08 33 IRONMAN Hawaii World Championships 10:18:46
2016/05/29 3 IRONMAN Brasil South American Championship 9:15:52
2015/11/14 2 IRONMAN Malaysia 9:49:09
2015/08/30 1 IRONMAN Vichy 9:25:27
2014/05/17 9 IRONMAN Lanzarote 10:38:18
2013/10/6 4 CHALLENGE Barcelona 9:28:51
2013/07/28 2 CHALLENGE Vitoria-Gasteiz 9:54:28
2012/09/30 11 CHALLENGE Bartzelona 9:51:38

Ironman zirkuitoa 70.3 (1.9-90-21.1)

IRONMAN 70.3
Data Postua Ekitaldia Denbora
2017/09/24 2 IRONMAN 70.3 Augusta 4:16:03
2017/05/14 6 IRONMAN 70.3 Pays D'Aix 4:37:24
2015/10/25 2 IRONMAN 70.3 Turkey 4:28:41


ITU Txapelketak
Data Postua Ekitaldia Denbora
2019/09/08 1 2019 V.Triatlón de Frómista (Palencia)[13]
2019/08/18 1 2019 XIV Triatlón Valle de Buelna[14] 32:27
2019/07/27 1 2019 Pálmaces ITU long Distance Triathlon[15] 2:58:41
2019/05/04 8 2019 Pontevedra ITU long Distance Triathlon World Championships 6:07:30
2018/07/14 7 2017 Fyn-Danimarka ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:12:18
2017/08/27 12 2017 Penticton ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:21:49
2015/06/27 4 2015 Motala ITU Long Distance Triathlon World Championships 5.48.25
2014/10/18 12 2014 Paguera-Mallorca ETU Challenge Half Distance Triathlon European Championships 5.01.48
2014/09/21 9 2014 Weihai ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:34:25
2013/10/06 7 2013 Belfort ITU Long Distance Triathlon World Championships 5:08:18
2012/07/29 9 2012 Vitoria-Gasteiz ITU Long Distance Triathlon World Championships 6:45:38

Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distantzia luzeko Espainiako Txapelketak
Data Postua Ekitaldia Denbora
2014/11/09 1 Ocean Lava Triathlon 7:19:15
2013/10/06 1 Challenge Barcelona 9:28:51
2012/09/30 1 Challenge Barcelona 9:51:38
2011/11/06 1 Orihuela 7.17.35
Distantzia erdiko Espainiako Txapelketak
Data Postua Ekitaldia Denbora
2013/08/25 1 Posadas 4:31:08

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://basqueteam.eus/2019/10/04/gurutze-frades-eta-eneko-llanos-basque-teameko-enbaxadoreak-urteko-txapelketa-nagusiaren-bila-konan/ or..
  2. (Frantsesez) Vichyko Ironmanaren sailkapena pdf fitxategia.
  3. http://basqueteam.eus/eu/2017/10/15/gurutze-fradesek-22-postuan-bukau-du-hawaiiko-ironmana-eta-eneko-llanosek-24-ean/ or..
  4. https://eldesmarque.com/bizkaia/kirolak/171204-gurutze-frades-septima-en-el-mundial
  5. (Gaztelaniaz) «El espectacular segundo puesto de Gurutze Frades en Sudáfrica le da el pase al Mundial de Kona» durangon.com 2019-04-08 . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  6. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades clasificada para Kona 2019 por cuarto año consecutivo» Triatlón Noticias 2019-04-08 . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  7. «Gurutze Frades zortzigarren sailkatu da Munduko Triatloi Txapelketan - Iurreta» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  8. «Gurutze Frades hamabosgarren sailkatu da Konako Ironmanean - Iurreta» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  9. http://basqueteam.eus/2019/12/01/gurutze-frades-termina-tercera-ironman-western-australia/ or..
  10. «Australiako Ironman proban bederatzi ordutik beherako denbora egin du Gurutze Fradesek; hirugarren amaitu du lasterketa - Iurreta» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  11. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades mejora su marca en la Media Maratón y se cuela en el top-10 del Campeonato de España» durangon.com 2020-02-03 . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  12. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades da inicio a la temporada con un tercer puesto en el Triatlón Ciudad de Santander» durangon.com 2020-09-14 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  13. «Gurutze Fradesek Frómistako triatloia irabazi du - Iurreta» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  14. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades gana el triatlón del Valle de Buelna y el Indarpak Kirol Kluba es segundo por equipos» durangon.com 2019-08-19 . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  15. (Gaztelaniaz) «Gurutze Frades ejerce de favorita y gana el triatlón de Pálmaces» durangon.com 2019-07-28 . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]