Gustavianum
Gustavianum | |
---|---|
Uppsalako Unibertsitatea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Uppsalako konderria |
Suediako udalerria | Uppsala udalerria |
Koordenatuak | 59°51′29″N 17°37′54″E / 59.85797°N 17.63172°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1997ko ekainaren 17a |
Jabea | Uppsalako Unibertsitatea |
Arkitektura | |
Bisitariak urtean | 90.069 |
Kontaktua | |
Helbidea | Akademigatan 3, SE-753 10 |
E-posta | mailto:museum@gustavianum.uu.se eta mailto:Marika.Hedin@gustavianum.uu.se |
Webgune ofiziala | |
Gustavianum Uppsalako Unibertsitatearen eraikin nagusi ohia da. Gaur egun unibertsitateko museo bihurturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gustavo II.a Adolfo erregeak emandako dirulaguntzarekin eraiki zen 1622 eta 1625 artean, hortik bere izena. Uppsalako katedralaren parean eraiki zuten. Hasieran unibertsitatearen eraikin nagusia izan zen 1887an eraikin berria altxatu zuten arte. 1997an museo bihurtu zuten, Museum Gustavianum.
Theatrum Anatomicum
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kupularen azpian 1655 urteko Theatrum Anatomicum ederra dago, anatomia irakasteko gela berezia. Munduko zaharrenetakoa da. Olaus Rudbeck medikuntza irakasleak diseinatu zuen.
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilduma klasiko, ejipziar eta iparraldekoak ditu ikusgai, bai eta Zientziaren historia azaltzen duena ere.
Zientziaren atalak garrantzia berezia dauka, batez ere astrionomian oinarriturikoa. Celsiusen teleskopio zaharrak, munduko teleskopio akromatiko zaharrena, Kopernikok eklipseen inguruan idatzitako liburua eta Antiziterako mekanismoaren erakusketa, ezagutzen den tresna astronomiko zaharrena.
Honetaz gain Carolus Linnaeusen erakusketa zabala ere badago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gustavianum neguan.
-
Kupula.
-
Theatrum Anatomicum.
-
Gustavianum eta Uppsalako katedrala elkarren ondoan.