Uppsalako Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Uppsala universitet
Uppsalako unibertsitatea
Universitetshuset.jpg
Uppsalako unibertsitateko eraikin nagusia
Goiburua Universitas Regia Ubsaliensis
Ezarpena c. 1477
Mota
Errektorea Eva Åkesson
Irakasleak 1.841
Ikasleak 41.470
Kolore akademikoak          
Kokapena Uppsala, Suedia
Webgunea http://www.uu.se/

Uppsalako unibertsitatea (suedieraz: Uppsala universitet) Suediako eta Europa iparraldeko unibertsitate zaharrena eta garrantzitsuena da, 1477 urtean sortutakoa. Uppsala hirian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV mendean Europako beste unibertsitateak bezala, elizari loturiko zentro gisa sortu zen eta Sixto IV.a aita santuak eman zizkion eskubideak. Lau fakultate eratu ziren orduan: Teologia, Legegintza (kanonikoa eta erromatarra), Medikuntza eta Filosofia.

XVI mendean Gustavo I.a Vasa erregeak Erlijio Erreforma bultzatu zuen eta Uppsalako unibertsitatea katolizismoarekin lotzen zenez suediar ikasleek Alemaniako unibertsitatetara jo zuten eta Uppsalakoaren ikasle kopurua asko jeitsi zen.

Ilustrazio garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendearen bukaeran ordea luteranismoaren bultzatzailea bihurtu zen eta 1593an pribilejio berriak jaso zituen eta XVII mendean Suediar Inperioa handitzearekin batera unibertsiate ugari zabaldu ziren herrialde osoan. Gustavo II.a Adolfo erregeak interes handia azaldu zuen Uppsalarekiko eta 1625ean katedralaren alboan Gustavianum eraikina altxatu zuen unibertsitatearen egoitza izateko. Carolus Linnaeus botanikaria bertan aritu izan zen irakasle lanetan XVIII mendean eta Systema Naturae argitaratu zuen 1738an. Samuel Klingenstierna matematikaria (1728an) eta Anders Celsius fisiko eta astronomoa (1729an) ere bertan izan ziren irakasle.

XIX menetik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1865 urtean Carl Johan Svensén parlamentariak emakumeek ikasketak egiteko eskubidearen aldeko mozioa aurkeztu zuen eta 1873an dagoeneko ikasketa guztietarako eskubidea lortru zuten, teologia eta legegintza ezik.

Gaur egungo eraikin nagusia 1887an eraiki zen italiar pizkundeko estiloan eta Herman Teodor Holmgren arkitektoak diseinatu zuen. 1996 eta 2001 artean berriztatze lanak egin zitzaizkion. Gaur egun hitzaldi, kontzertu eta ospakizunetarako erabiltzen da gehienbat.

Liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carolina Rediviva izena du Unibertsitateko liburutegiak. Bertan 5'25 milioi liburu eta aldizkari daude, 61.959 eskuizkribu, 7.133 musika paper eta 345.734 mapa besteak beste. 1691 urtean sortu zen Academia Carolina izenarekin eta 1702ko sute handitik libratu zen Uppsalako eraikin bakarretakoa izan zen. 1778 urtean eraitsi egin zuten eta gaur egungo eraikina 1841ekoa da.

Fakultateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arte eta Giza Zientziak
  • Medikuntza
  • Zientzia eta Teknologia

Unibertsitateari loturiko beste toki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uppsalako Unibertsitateko Ospitaea
  • Forum zaharra
  • Obserbatorio zaharra
  • Ekonomikum
  • Lineoren lorategia
  • Anders Celsiusen etxea eta obserbatorioa
  • Lorategi botanikoak
  • Ekerman House
  • Julinsköld jauregia
  • Skytteanum
  • Oxenstierna House
  • Regnellianum

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uppsalako Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan