Gycklarnas Afton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gycklarnas Afton
Jatorria
Argitaratze-data 1953
Jatorrizko izenburua Gycklarnas afton
Jatorrizko hizkuntza suediera
Jatorrizko herrialdea Suedia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 93 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ingmar Bergman
Gidoigilea(k) Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Harriet Andersson
Hasse Ekman
Gunnar Björnstrand
Kiki
Åke Grönberg
Anders Ek
Åke Fridell
Gudrun Brost
Erik Strandmark
Curt Löwgren



[[Kategoria:Kikik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Åke Grönbergek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Åke Fridellek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gudrun Brostek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Erik Strandmarkek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Curt Löwgrenek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Rune Waldekranz Itzuli
[[Kategoria:Rune Waldekranzek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Carl-Olov Skeppstedt Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Karl-Birger Blomdahl
Argazki-zuzendaria Sven Nykvist
Hilding Bladh Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Suedia
Kanpo loturak

Gycklarnas Afton (euskaraz Zirku Gaua) 1953ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Åke Grönberg, Harriet Andersson eta Hasse Ekman aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Egunsentian, Alberti zirku zahar eta erdipurdikoa beste hiri txiki baterako bidean jarri da. Albert Johansson (Åke Grönberg) zirkuko zuzendaria zalgurdiaren eserlekuan Jens (Erik Strandmark) pailazoarekin batera doa, honek Frost (Anders Ek) pailazo zuriaren Alma emaztea (Gudrun Brost) nola udako egun batez artileriako soldadu talde oso baten aurrean biluzik bainatu zenaren istorioa kontatzen ari zaio.

Albertek ikuslegoa erakartzeko desfile bat antolatu nahi du. Albert eta bere maitalea den Anne (Harriet Andersson) emakumezko zaldunarekin batera hiriko antzokiko zuzendaria ikustera doaz, hark beren antzezle arropak utziko dielakoan. Sjuberg zuzendariak (Gunnar Björnstrand) mespretxuz hartuko ditu, baina azkenean haren antzerki konpainia zirku ekitaldira gonbidatzearen truk arropa mailegatzea onartuko du.

Poliziak hirian barna burututako desfilea geldiaraziko du. Orduan, Albertek iraganean abandonatu zuen bere familia ikustera joango da. Agda emaztea (Annika Tretow) egoera ekonomiko bikainean dagoela topatu eta biak elkarrekin berriz ere bizitzen jartzea proposatuko dio. Baina Adga zirkuaren bizimoduaz eta bere senarraren umiliazioez nazka-nazkaturik dagoenez ezezkoa emango dio.

Desfile aurretik, Annek Frans topatuko du (Hasse Ekman), antzokiko lehen aktore galaia. Albert eta Agdaren topaketaren berri izan eta jeloskor dagoenez, antzokira itzuli eta Frans egoeraz aprobetxatuko da. Albertek adarrak jarri dizkiotela jabetzean Forst pailazoarekin batera edan eta mozkortuko da. Gaueko ekitaldia Albert eta Fransen borrokaldiarekin amaituko da. Albertek aurpegia odolez eta jipoitua izan denez, bere zalgurdian sartu eta bere buruaz beste egiten saiatuko da, baina suizioak porrot egin eta haren lekuan bere amorruaren biktima eta hilik suertatuko dena zirkuko hartz zaharra izango da.

Beste behin ere, zirkua bidean ipiniko da. Anne Albertekin berrelkartu eta urrunduz doazen zalgurdien atzetik abiatuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]