Törst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Törst
Malmsten och Henning.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1950
Jatorrizko izenburua Törst
Jatorrizko hizkuntza suediera
alemana
Jatorrizko herrialdea Suedia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 85 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ingmar Bergman
Gidoigilea(k) Herbert Grevenius Itzuli
[[Kategoria:Herbert Grevenius Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Eva Henning
Birger Malmsten
Hasse Ekman
Gunnar Nielsen
Naima Wifstrand
Birgit Tengroth
Mimi Nelson
Bengt Eklund
Gaby Stenberg
Sven-Eric Gamble
Helge Hagerman
Sif Ruud
Ingmar Bergman





[[Kategoria:Birgit Tengroth Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Gaby Stenberg Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Helge Hagerman Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Helge Hagerman Itzuli
[[Kategoria:Helge Hagerman Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea SF Studios Itzuli
[[Kategoria:SF Studios Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Erik Nordgren
Argazki-zuzendaria Gunnar Fischer
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Stockholm
Kanpo loturak

Törst (euskaraz Egarria) 1949ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Gidoia Herbert Grevenius gidoigileak idatzi zuen. Eva Henning, Birger Malmsten eta Birgit Tengroth aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ruth (Eva Henning) bere ezkontza aurretik maitale bat izan eta haurdun utzi zuen ballet dantzari ohia da, hark abortatzera derrigortu eta ondorioz antzu gelditu zen. Bizipen honen ondorioz garatutako gizonekiko gorrotoak Bertil (Birger Malmsten) senarrarekin duen ezkontza harremanean eragingo du. Bertilek Ruthekin ezkondu aurretik Viola (Birgit Tengroth) izeneko emakume alargun neurotiko bat maite izan zuen, ondorioz honek ere beste emakumeekiko harremanetan zalantzatia bilakatu du. Gainera, ezkontza zoritxarrekoa da, Ruthek gehiegi edan eta umore aldaketa handiak baititu.

Ruth eta Bertilek Italian oporraldian igaro ondoren Suediara burutzen ari diren itzulerako tren bidaian zehar, Alemanian daudela, gerraren izugarriekin aurrez aurre topo egingo dute. Bikotekideak bidaian zehar elkar berradiskidetu beharko dira, honela bizimodu berri eta ezberdin bati ekiteko konponbidea lortze aldera.

Paraleloki, Violaren istorioa ere azaltzen da, eskrupulurik gabeko psikiatra sadiko batekin (Hasse Ekman) eta joera lesbikoak dituen Valborg neska-lagunarekin (Mimi Nelson) harreman etsigarrien ondorioz, bere buruaz beste egiten amaituko du.

Kontakizunaren amaieran, amets batek askapen literarioa gauzatzen du. Bertilek bere irudimenean emaztea eztabaida baten ondoren hiltzen duenez, maila inkontziente batean, bere maitasun ezatik ihes egiteko modua dela ulertuko du, eta maitasun eza hori betetzeko modu bakarra bera eta Ruth emaztea elkar ulertzen saiatu eta borondate onez maitatzea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]