Det sjunde inseglet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Det sjunde inseglet
Sjunde inseglet 1957.jpg
Filma
Jatorrizko izena Det sjunde inseglet
Urtea 1957
Generoa fantasiazko filma
film dramatikoa
Zinema historikoa
Herrialdea Suedia
Jatorrizko hizkuntza suediera
latina
Oinarritzat hartutakoa Wood painting Itzuli
Iraupena 96 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ingmar Bergman
Gidoigilea(k) Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Max von Sydow
Gunnar Björnstrand
Bengt Ekerot (Death )
Nils Poppe
Bibi Andersson
Gunnel Lindblom
Gunnar Olsson
Inga Landgré
Åke Fridell
Maud Hansson
Anders Ek
Mona Malm
Inga Gill
Erik Strandmark
Bertil Anderberg
Gunnar Olsson
Benkt-Åke Benktsson
Gudrun Brost
Lars Lind


[[Kategoria:Bengt Ekerotek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nils Poppek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Gunnel Lindblomek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gunnar Olssonek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Åke Fridellek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Maud Hanssonek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Mona Malmek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Erik Strandmarkek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bertil Anderbergek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gunnar Olssonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Benkt-Åke Benktssonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gudrun Brostek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lars Lindek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Allan Ekelund Itzuli
[[Kategoria:Allan Ekelundek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Erik Nordgren
Argazki-zuzendaria Gunnar Fischer
Kanpo loturak

Det sjunde inseglet (euskaraz Zazpigarren Zigilua) 1957ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako drama eta fantasiazko film bat da. Bergmanen Trämålning ("Egur margoa") antzezlanean oinarritua dago. Gunnar Björnstrand, Bengt Ekerot, Nils Poppe, Max von Sydow, Bibi Andersson, Inga Landgré eta Åke Fridell aktoreek antzeztu zuten.

Zinemagintza unibertsaleko film klasikotzat jo ohi da, maiz inoizko film onenen zerrendetan sailkatua agertzen da. Nazioartean Ingmar Bergman zuzendari goraipatu gisa ezarri zuen, eta eszenetako asko jada ikonikoak dira, maiz omenduak eta parodiatuak izan baidira, bereziki, Heriotzak (Bengt Ekerot) eta Antonius Block zaldunak (Max von Sydow) elkarrekin Xakean jokatzen dutenekoa, edota amaierako heriotzaren dantzaren eszena.

Filmak gai metafisiko eta espiritualak jorratzen ditu, gizaki guztioi noiz edo noiz beren buruei galdetu dien gai sakonak aurkeztuz. Mehatxu nuklearra puri-purian zegoen garaian (filmean Izurri Beltza) erlijioa gaitzat zuten film sail edo korronte bati hastapena eman zion. Bestalde, filmean zeruaren isiltasuna aipatzen da, baina bere beteko esanahia jaikoaren isiltasuna, Bergmanek filmean zehar Antonius Block zaldunaren hitzetan jartzen duenenez, Jainkoak gizateriaren zorigaizto, oinaze eta ezbeharren aurrean erakutsitako isiltasuna: Jainkoaren eza edo ezereza, zaldunak Heriotzari maiz galdetzen diona: Zergatik Jainkoak ez du bere izatearen froga edo erantzunik ematen? Zer dago Heriotzaren ondoren?, Heriotzak noraezera begiratuz eta jarrera zurbil eta lasaiaz honela erantzuten dio: Ez dakit.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

« "Eta Bildotsak biribilkiaren zazpigarren zigilua hautsi zuenean,
zeruan ordu erdiz isiltasuna egon zen"
»
Apokalipsia 8:1

XIV. mendea, Suedia. Europa osoa Izurri Beltzaren zigorpean dago. Antonius Blovk zalduna (Max von Sydow) hamar urtez Gurutzadetan igaro ondoren, Jöns ezkutuzainarekin (Gunnar Björnstrand) batera sorterrira itzuli da. Blovken bizipenek gizon nekatua eta bizitzaz erabat liluragabetua bilakatu dute. Zaldunak bere bidean Heriotzarekin (Bengt Ekerot) topo egin eta harekin Xake partida bat jokatuko du, bizitzari zentzua topatu arte denbora irabazteko itxaropenez. Bere bidean zehar, garaiko gizarteko pertsonaia garrantzitsuekin topo egingo du, guztien artean Jof nabarmentzen da (Nils Poppe), Ama Birjina eta Jesukristoren ikuskariak dituen juglarea, haren emaztea Mia (Bibi Andersson) eta bien semea, Mikael, bai eta hiruak lan egiten duten juglare konpainiako Jonas Skat zuzendaria ere (Erik Strandmark).

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solasaldi eta esaldi gogaingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solasaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antonius Block zalduna eta Heriotzaren arteko lehenbiziko solasaldia:
« - Antonius Block: Nor zara?

- Heriotza: Heriotza.
- Antonius Block: Nire bila al zatoz?
- Heriotza: Baduk denbora hire alboan nabilakela.
- Antonius Block: Badakit.
- Heriotza: Prest al hago?
- Antonius Block: Espiritua prest dago, baina haragia ahula da.
- Antonius Block: Itxoin une bat.
- Heriotza: Hori guztiok diozuena duk, baina nik ez diat atzerapenik eskeintzen.
- Antonius Block: Zuk xakean jokatzen duzu, ala?
- Heriotza: Nola dakik?
- Antonius Block: Margolanetan ikusi eta abestietan entzun dudalako.
- Heriotza: Ba bai, egia esan xake jokalari bikaina nauk.
- Antonius Block: Ez dut uste neu bezain ona zarenik.
- Heriotza: Zertarako jokatu nahi duk nirekin?
- Antonius Block: Nire kontu bat da.
- Heriotza: Noski.
- Antonius Block: Baldintza batekin joka dezagun, irabazten banauzu zurekin eramango nauzu, galtzen baduzu bizitzen lagako didazu.
- Antonius Block: Zeuk beltzekin jokatu.
- Heriotza: Nola bestela, ezta?

»
  • Antonius Block eta Heriotzaren arteko solasaldia aitorlekuan:
« - Antonius Block: Aitortu egin nahi dut eta ez dakit zer esan. Nire bihotza hutsik dago. Hutsa nire aurpegi aurrean jarritako ispilu baten antzekoa da, nire burua ikustean nire izateaz mespretsu sakona sentitzen dut. Gizaki eta gauzekiko nire axolagabekeriaren ondorioz bizi izan nintzen gizartetik urrunduz joan naiz. Orain mamuz beteriko mundu batean bizi naiz, fantasia eta ametsen preso.

- Heriotza: Eta halere, ez duk hil nahi?
- Antonius Block: Nahi dut!
- Heriotza: Orduan, zeren esperoan hago.
- Antonius Block: Ondoren zer dagoen jakin nahi dut.
- Heriotza: Ziurtasunen bila al habil?
- Antonius Block: Dei ezazu nahi duzun bezala.
Zer dela eta Jainkoarengana geure zentzumenen bitartez iristeko ezgaitasun ankerra? Zergatik ezkutatzen zaigu bera inoiz entzun ez ditugun zinen eta inoiz ikusi ez ditugun mirariez osatutako iluntasun lainotsu batean? Geure buruetan ere behin eta berriz konfidatzeko gai ez bagara, nola fida gaitezke orduan sinisdunetan? Zer gertatuko da sinistu nahi eta ezin dugunokin? Zer dela eta ezin dezaket nigan dagoen Jainkoa hil? Zergatik jarraitzen du nigan bizitzen? Zer dela eta berau nire bihotzetik ezabatzeko madarikazioak aipatzen ditudan arren, nirekin apal eta sufrituki egoten jarraitzen du? Zergatik jarraitzen du guztiaz gain nitaz trufatzen den eta berataz askatu ezin naitekeen errealitatea izaten? Entzuten al nauzu?
- Heriotza: Entzuten haut...
- Antonius Block: Nik ulertu egin nahi dut, ez sinistu... Frogatu ezin daitekena, ezin dezakegu baieztatu. Jainkoak eskua eskein nazala nahi dut, bere aurpegia nigana biratu eta hitz egin diezadala...
- Heriotza: Berak ez dik hitz egiten.
- Antonius Block: Ilunpetan berari deitu eta ilunpetatik inork ez ditu nire deiak erantzuten...
- Heriotza: Beharbada ez zagok inor...
- Antonius Block: Baina orduan bizitzak bere zentzu guztia galduko luke. Inor ezin liteke heriotzari begiratu eta ezerezera doala jakinez bizi.
- Heriotza: Gizaki gehienek ez diate heriotzean eta ezerezean pentsatzen.
- Antonius Bloc: Baina hiltzorian dauden eguna ailegatu eta ilunpeei aurre egin beharrean daude!
- Heriotza: Bai, ailegatzen ditukenean.
- Antonius Block: Ixildu zaitez! Badakit zer esango duzun, beldurrak Jainkoa deitzen dugun irudi salbatzaile bat sortaraztera bultzarazten gaituela.
- Heriotza: Kezkatzen hasia hago...

»
  • Jöns eskutuzaina eta Plog errementariaren arteko solasaldia:
« — Jöns: Hara, berriz ere negarrez!

— Plog: Beharbada maite diat.
— Jöns: Maite duala? Entzun ezak inozoa. Maitasuna lizunkeriarentzako beste hitz bat du; lizunkeria gehiago, lizunkeria gehiago, gehi nahigabe, zurikeria eta azpijoko gehiago.
— Plog: Baina halere min ematen dik.
— Jöns: Maitasuna izurri guztietan beltzena duk. Maitasunez hiltzea ahal balitzatekek, alaitasuna zagokek. Baina ia beti desagertzen duk.
— Plog: Ez, nirea ez duk desagertuko.
— Jöns: Ah, bai! Hirea ere bai! Ergel bakar batzuk bakarrik hiltzen dituk maitasunez. Mundu inperfektu honetan dena inperfektua baldin baduk, maitasuna gauza guztietan perfektuena duk, hain zuzen ere bere perfekzio inperfektua dela eta.
— Plog: Hire esamesak sinisteko adina hitz jario izateaz zortea duk.
— Jöns: Nork esan dik neuk esandakoan sinisten diadanik? Baina aholku onak ematea maite diat. Eska ezak bat, eta bi emango dizkiat. Aditua nauk.

»

Esaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Heriotza justu zuon atzean dago. Bere segak zuon buruaren gainean dirdir egiten du. »
« - Antonius Block: Fedea oinaze latza da, maitatutako norbait kanpoan ilunpetan egon eta berari nahi adina deitu arren zure aurrean agertzen ez denean bezala da. »

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Det sjunde inseglet Aldatu lotura Wikidatan