HMS Beagle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

HMS Beagle ontziak, Britania Handiko Tamesi ibaian izan zuen haren lehen kontaktua ibaietako zein itsasoetako urarekin. 1820.urteko maiatzaren 11ean izan zen hori. Urte hartako uztailean, Revista Navaleko ospakizunean parte hartu zuen, Jorge IV.naren koreatzean zehazki. Beagle ontzia, Londreseko zubi berritik igaro zen lehen ontzia izan zen. 1845. urtean eraldaketak jaso zituen haren egituran. Hori gutxi balitz, ikerketa lanak alde batera utzi eta Essex (Ingalaterra) kostako kontrabandisten kontroletarako erabiltzen hasi ziren. 1870.urtean desegitera eraman zuten.

HMS Beagle ontzia1845

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820.urteko maiatzaren 11ean izan zen hori. 27,5 metroko luzeera, 7,5 metroko erruna eta 3,8 metroko zingoa zuen ontziak. Gainera, 10 kanoi, 235 toneladako zama eta 120 pertsonaz osaturiko tripulazio bat zeraman. Urte hartako uztailean, Revista Navaleko ospakizunean parte hartu zuen, Jorge IV.naren koreatzean zehazki. Beagle ontzia, Londreseko zubi berritik igaro zen lehen ontzia izan zen.

Bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzi honek hiru ikerketa garrantzitsuetan parte hartu zuen.

Lehena (1826-1830)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magallaneseko (Chile) hidrografia aztertzeko erabili zuten.

Bigarren bidaia, Charles Darwinekin batera.

Bigarrena (1831-1836)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidai ezagunena, Charles Darwin zientzialariak parte hartu zuena. Honen bitartez eboluzioaren teoria garatu zen

Azkena (1837-1843)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiako kostak ikertzeko eta bide batez konkistatzeko erabili zuten.

Erreplika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreplika 2015

Hain izan da garrantzitsua itsasontzia non haren erreplika egin izan den. 2009.urtean, Charles Darwinen ehun eta berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko, Britaniar batzuek Beaglen ontziaren erreplika bat egiteko proposamena luzatu zuten. Erreplika honekin, Darwinek eginiko bide berbera burutu nahi zuten. Baina diru falta zegoela medio, proposamen hau bazterturik geratu zen. Bi urte igaro ostean, erreplika egiteko proposamen berriro ere luzatu zuten, oraingoan Chilen. Museo Nao Victorian erreplika jarriko zutela azpimarratu zuten. 2012. urtean hasi zituzten eraikitze lanak eta 2016an amaitu zituzten. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  HMS Beagle 2018-11-24 . Noiz kontsultatua: 2018-11-27 .