Mikel Reparaz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Reparaz
Mikel Reparaz.jpg
Bizitza
Jaiotza Arbizu1975eko abenduaren 22a (44 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Mikel Reparaz Extramiana[oh 1] (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1975eko abenduaren 22a) kazetaria da.

Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua, Euskaldunon Egunkarian eta Diario de Noticiasen egin zituen lehen pausoak. Gero, Euskadi Irratiko Eusko Legebiltzarreko korrespontsala izan zen. 2001ean, Gasteiztik Bruselara aldatu, hango albisteez gain, Ekialde Hurbileko, Ipar Irlandako edo Pakistango berriemaile bilakatu zen. 2004tik 2009ra, Radio Euskadiko albistegietako burua izan zen, eta 2009az geroztik EITBren albistegietako nazioarteko arduraduna ere. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) berriemaile izan zen bost urtez, 2013tik 2018ra.

2020an "Las grietas de América" izeneko liburua plazaratu du, Estatu Batuetako egungo egoerari buruzkoa.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Reparaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Erreparatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]