Hadroi Talkagailu Handia
Hadroi Talkagailu Handia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Geneva kantonamendua |
Koordenatuak | 46°14′06″N 6°02′42″E / 46.235°N 6.045°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2000 - 2008 |
Development approvals | 1994ko abendua |
Irekiera | 2008ko irailaren 10a |
Magnet quench | 2008ko irailaren 19a |
Inaugurazioa | 2008ko urriaren 21a |
Quark-gluoizko plasma | 2011ko maiatzaren 24a |
Discovery of the Higgs Boson | 2012ko uztailaren 4a |
Opening the tetraquark | 2014 |
Pentaquark | 2015eko ekainaren 14a |
Inaugurazioa | 2008ko urriaren 21a |
Jabea | CERN |
Dimentsioak | eraztun: 27 () km |
Webgune ofiziala | |
LHCa (Hadroi Talkagailu Handia[1] —ingelesez: Large Hadron Collider—) CERNean kokatutako partikula-azeleragailu eta talkagailu bat da. Genevatik gertu dago, Frantzia eta Suitzaren arteko mugan. 7 TeVerarteko energia duten hadroi sortak, protoiak zehazki, talkatzeko diseinatu zen, eta bere asmo nagusia partikulen fisikako eredu estandarraren baliozkotasuna eta mugak aztertzea da; eredu hau partikulen fisikako marko teorikoa da. Honi buruz energia maila altuetan bere haustura ezagutzen da.
Talkagailuaren barnean bi protoi sorta kontrako norantzatan azeleratuak dira argiaren abiaduraren %99,99ra iritsi arte eta euren artean talkarazten dira, Big Banga gertatu eta berehala gertaturiko gertakariren batzuk irudikatzea ahalbidetuko luketen energia oso altuak eraginez (baina eskala subatomikoan).
LHCa munduko partikula azeleragailurik handi eta energetikoena da. Elektroi eta Positroien Talkagailu Handiarentzat (LEP ingelesezko siglez) sortutako 27 kilometroko luzera duen tunela erabiltzen du eta 34 herrialde eta ehunka unibertsitate eta laborategitako 2000 fisikari baino gehiagok honen eraikuntzan parte hartu dute.
Behin bere funtzionamendu tenperaturaraino hoztuta, 1,9 gradu Kelvinekoa dena (zero absolututik gora 2 gradu baino gutxiago, zehazki -271,15 °C) lehen partikula sortak 2008ko abuztuak 1ean txertatuak izan ziren, eta talkagailuaren ibilbide guztian zehar mugiarazteko lehen saiakera urte bereko irailak 10ean egin zen. Energia altuan egin beharreko lehen talkak 2008ko urriak 21erako aurreikusita zeuden arren, esperimentua atzeratua izan zen iman supereroaletako bat hozten duen helio likidoaren ihesa eragin zuen.
2009ko amaieran berriz ere martxan jarri zen eta urte horretako azaroak 30ean partikula azeleragailurik potenteena bihurtu zen bere sortetan 1,18 TeVeko energia lortuz, Tevatron estatubatuarrak aurretik ezarritako 0,98 TeVeko errekorra gaindituz. 2010eko martxoak 30ean LHCko lehen protoi talkek 7 TeVeko energia lortu zuten (euren artean bakoitza 3,5 TeVekoa zen bi sortak talka egin ondoren), saiakera mota hauetarako errekor berri bat izan zena. Talkagailua errendimendu erdian arituko da bi urtez, eta hauek igaro ondoren 14 TeVeko bere gehieneko energiara eramatea aurreikusten da.
Teorikoki tresna honek Higgs bosoia bezala ezagutzen den partikularen existentzia baieztatzeko balio izango duela espero da, "Jainkoaren partikula" edo "masaren partikula" bezala ere ezagutzen dena. Partikula honen behaketak fisikaren eredu estandarraren iragarpenak eta "lotura galduak" baieztatuko lituzke, eta gainerako funtsezko partikulek masa bezalako propietateak nola lortzen dituzten azaldu ahal izango litzateke.
Higgs bosoiaren existentzia egiaztatzea pauso esanguratsu bat izango litzateke Bateraketa Handiaren Teoria baten bilaketan, ezagutzen diren lau funtsezko elkarreraginetatik hiru elkarlotzea bilatzen duena; hortik kanpo soilik grabitatea geratzen da. Gainera, bosoi honek grabitatea beste hiru indarrekin alderatuz gero hain ahula zergatik den azalduko luke. Higgs bosoiarekin batera teorikoki iragarriak izan ziren beste partikula batzuk ere sortuko lirateke, zeintzuen bilaketa ere planifikatu baita, strangeletak, mikrozulo beltzak, monopolo magnetikoa edo partikula supersimetrikoak kasu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)LHCaren webgunea