Hai Phong
Itxura
| Hai Phong Hải Phòng | |
|---|---|
| centrally-controlled city of Vietnam (en) | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Izen ofiziala | Thành phố Hải Phòng |
| Jatorrizko izena | Hải Phòng |
| Posta kodea | 04000–04999 eta 05000–05999 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 20°48′N 106°40′E / 20.8°N 106.67°E |
![]() | |
| Azalera | 1.526,52 km² |
| Altitudea | 12 m |
| Mugakideak | Quảng Ninh (en) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 2.088.020 (2022) |
| Dentsitatea | 1.368 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 225 |
| Ordu eremua | Indochina Time (en) |
| Hiri senidetuak | Vladivostok, Seattle, Livorno, Incheon, San Petersburgo, Tianjin eta Kitakyūshū |
| haiphong.gov.vn, en.haiphong.gov.vn, jp.haiphong.gov.vn eta kr.haiphong.gov.vn | |
Hai Phong[1] Vietnamgo hiria da, Ibai Gorriaren deltan dagoena. 1.711.100 biztanle ditu. Vietnam iparraldeko porturik handiena da. Haiphongen nekazaritza eta horrekin lotuta dagoen industria dira ekonomia-jarduera nagusiak (arroza eta kakahuetea, oliotegiak, destilategiak). Metalurgian eztainu-fundizioa eta itsasontzigintza nabarmentzen dira. Oihalgintza, zementua, beiragintza, zeramika ere garatzen dira. Bauxita, burdina eta ikatz-meatzeak ditu inguruan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1882 arte Hai Phong arrantzale-herrixka bat izan zen. Frantsesek Tonkinerako eta Txinako hegoalderako igarobide bat lortu nahirik, hiri eta portu modernoak eraiki zituzten han. Hiriak AEBetako gudarostearen bonbardaketa gogorrak jasan zituen (1967-1973).
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 31 | 34 | 35 | 36 | 41 | 38 | 38 | 39 | 37 | 36 | 33 | 30 | 41 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20 | 20 | 23 | 28 | 32 | 33 | 33 | 32 | 31 | 29 | 25 | 22 | 27.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13 | 15 | 18 | 21 | 24 | 26 | 26 | 26 | 24 | 22 | 18 | 15 | 20.7 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 6 | 7 | 8 | 10 | 16 | 20 | 21 | 20 | 16 | 15 | 8 | 6 | 6 |
| Euria (mm) | 26 | 30 | 42 | 91 | 170 | 242 | 260 | 305 | 209 | 121 | 57 | 24 | 1577 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 10 | 11 | 14 | 13 | 14 | 15 | 15 | 16 | 14 | 11 | 8 | 6 | 147 |
| Eguzki orduak | 93 | 56 | 93 | 120 | 186 | 210 | 217 | 186 | 180 | 186 | 150 | 124 | 1801 |
| Hezetasuna (%) | 78 | 86 | 90 | 91 | 87 | 86 | 86 | 88 | 87 | 80 | 83 | 79 | 85.1 |
| Iturria (1): World Climate Guide[2] | |||||||||||||
| Iturria (2): Weatherbase[3] | |||||||||||||
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Da Nang (Vietnam)
Incheon (Hego Korea)
Seattle (AEB)
Tianjin (Txina)
San Petersburgo (Errusia)
Vladivostok (Errusia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-10).
- ↑ Haiphong Climate Guide
- ↑ Weatherbase: Historical Weather for Hai Phong, Weatherbase
