Haizea Beruete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haizea Beruete
Bizitza
JaiotzaIruñea1994ko apirilaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2022ko maiatzaren 20a (28 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta sortzailea

Haizea Beruete Lopetegi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1994ko apirilaren 5a - Ib. 2022ko maiatzaren 20a)[1] bertsolaria izan zen.

Bertsolaritzako hainbat esparrutan jardun zuen Haizeak. Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen, banaka zein taldeka. Bertso eskolako irakasle, eta begirale bertso udalekuetan. Gure Aldetara proiektuko partaide ere izan zen.[2]

Ingelera, frantsesa eta keinu hizkuntzak menperatzen zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haizeak bertsolaritzako hiru plaza garrantzitsutan kantatu zuen: eskolartekoan umetan (Euskal Herriko Eskolarteko finalean 2008an); Nafarroako Bertsolari Txapelketan (2013), Larraintzarren eta Nafarroako Bardoak taldekako txapelketan Gora 12 obario eta 11 pedrada taldean, Erika Lagoma, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo taldekide zituela. Lagoma irakasle ere izan zuen Beruetek. Gazte sariketetan ere kantatu zuen: Mariano Izeta Sarian eta Xalto Sarian. 2018an, Barañaingo kopla sariketan ere hartu zuen parte.[3]

Bat-bateko jardunean eta txapelketan ez ezik bertsolaritzako beste proiektu batzuetan ere hartu zuen parte. Bertso eskolako irakasle aritu zen eta bertso udalekuetan begirale.

2021ean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, 14 kantuz osatutako Gure Aldetara diskoan hartu zuen parte, beste 13 emakumezko bertsolarirekin batera, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa emateko.[4] Ekimen horren harira bertso jaialdiak egin ziren eta horietako batean, gai-jartzaile aritu zen, 2021ko abuztuan Ezpeleta Jauregian egin zen jaialdian.

Bere sormen bidean, Tripak: huts bete hots poema liburua eta proposamen eszenikoa ondu zituen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Huts bete hots. Taldeka egindako liburua da, testuak Haizea Beruetek sortu zituen, irudian eta disenuan Eguzki Donnellan-Armengod eta Laura Moscoso-Vila aritu ziren. Proiektuak Gazte Sortzaileak saria jaso zuen 2018an.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Haizea Beruete Lopetegi» www.izarratanatorio.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-23). «Haizea Beruete bertsolari iruindarra hil da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  3. «Haizea Beruete bertsolari iruindarra zendu da» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  4. «Gure aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  5. Erredakzioa. «Haizea Beruete bertsolari iruindarra zendu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  6. «haizea beruete Archives» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]