Saioa Alkaiza
Saioa Alkaiza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1991ko urtarrilaren 17a (32 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Berria Hitza (egunkaria) Euskalerria irratia |
Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko urtarrilaren 17a) nafar bertsolaria da, Nafarroako hainbat bertso eskolatan ibilitakoa, hamaika plazatan parte hartutakoa, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere.[1] 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[2] Hala ere, inoiz aitortu duenez, txapelketak gehiegi asetu ez eta bestelako saioak bilatu izan ditu. Adibidez, "Zortziko Maldiko" ekimenaren antolatzailetako bat izan da.[3]
Kazetaritzan lizentziatua, kazetari aritu da hainbat hedabidetan: BERRIA,[4] Nafarroako HITZA, Euskalerria irratia... Irrati horretako Sanfermintza saioan egindako elkarrizketa batek eman zion Saioari genero berdintasunaren kazetaritza saria (Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak emandakoa).[5]
Bestalde, 2020an, lan idatziengatik aitortza jasotzen hasi da. Hasteko, Iruñeko I. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.[6] Hori gutxi balitz bezala, bere izena bi aldiz ageri da Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berriendako euskarazko literatur lehiaketako sarituen zerrendan.[7] Lehenbiziko saria lortu du narrazio modalitatean, Ez dago hondoratzerik lanarengatik; bigarrena, berriz, poesiakoan, Helduaroaren bezperan lanarekin.
Bertsolari Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa:
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Finalaurreak (1): 2022
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- 2020: Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak ematen duena. Genero berdintasunaren kazetaritza saria.[5]
- 2020: Iruñeko I. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.[6]
- Egile berriendako euskarazko literatur saria narrazio modalitatean, Ez dago hondoratzerik lanarengatik.[7]
- Egile berriendako euskarazko literatur saria poesia modalitatean, Helduaroaren bezperan lanarekin.[7]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Saioa Alkaiza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ «"Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
- ↑ «Saioa Alkaiza: "Esperimentatzeko tokia izanen da Zortziko Maldiko" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ Guallar, Saioa Alkaiza. «Saioa Alkaiza Guallar» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ a b «Euskalerria Irratiko Saioa Alkaizarentzat, genero berdintasunaren kazetaritza saria - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ a b «Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dute Iruñeko I. bertsopaper lehiaketa - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ a b c Gorraiz, Uxue Rey. ««Eguneroko gauza txikiek eginak gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Elkarrizketa: Bertsolaria naiz esan behar izan diot neure buruari, sinesteko Berria, 2021.11.30