Halima Aden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halima Aden

(2023)
Bizitza
JaiotzaKakuma (en) Itzuli1997ko irailaren 19a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Somalia
Hezkuntza
HeziketaSt. Cloud State University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta gizaldeko ekintzailea
Altuera166 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm10037247 Twitter: Kinglimaa Instagram: halima TED: halima_aden Edit the value on Wikidata

Halima Aden (1997ko irailaren 19a) somaliar-estatubatuar modeloa da. Ezaguna egin zen Miss Minnesota USA lehiaketan hijaba eraman zuen lehen emakumea izan zelako, final aurrekoetara iritsi zelarik.[1][2] Lehiaketan parte hartu ondoren, Halimak arreta nazionala jaso zuen eta IMG Modelsekin kontratu bat sinatu zuen.[3] Sports Illustrated Swimsuit Issue aldizkarian hijaba eta burkinia jantzita agertu zen lehen modeloa izan zen.[4]

2021ean BBCko 100 emakumeetako bat izendatu zuten. [5]

Hasierako bizitza eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakumako errefuxiatu-esparruan jaio zen Aden, Kenyan.[6] Somalia da, eta sei urte zituela Estatu Batuetara joan zen bizitzera, St Cloud, Minnesotara' Apollo bigarren hezkuntzako eskolara joan zen, eta ikaskideek eskolako erregina gisa bozkatu zuten. St. Cloud State Unibertsitateko ikaslea da.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]