Melinda Gates

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melinda Gates
Melinda Gates - World Economic Forum Annual Meeting 2011.jpg
(2011)
project manager (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoaMelinda Ann French
JaiotzaDallas1964ko abuztuaren 15a (57 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMedina (Washington)
Familia
AmaElaine Agnes Amerland
Ezkontidea(k)Bill Gates  (1994 -  2021)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDuke Unibertsitatea 1986) gradu : Informatika
Ursuline Academy of Dallas (en) Itzuli 1982)
Fuqua School of Business (en) Itzuli 1987) Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra : ekonomia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, mezenasa, filantropoa, organizational founder (en) Itzuli eta ekintzailea
Enplegatzailea(k)Microsoft
Jasotako sariak
KidetzaKappa Alpha Theta (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Administrazio kontseilu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

gatesfoundation.org…
IMDB: nm2320473 Facebook: melindagates Twitter: melindagates Instagram: melindafrenchgates Youtube: UCaxvJ1Zu4i0yEebQZHamQrg TED: melinda_french_gates Edit the value on Wikidata

Melinda Ann Gates (jaiotza abizena, French; Dallas, Texas, 1964ko abuztuaren 15a - )[1] estatubatuar filantropo eta Microsofteko gerente orokor ohia da[2]. 2000. urtean berak eta bere senarra den Bill Gatesek Bill & Melinda Gates Fundazioa sortu zuten, munduko elkarte filantropikorik handiena 2015ean[3]. Melinda urtez urte Forbesen munduko emakume boteretsuenen zerrendan agertu da. The Washington Post egunkariko zuzendaritza taldeko kidea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ko abuztuaren 15ean jaio zen Dallasen, Texas. Duke Unibertsitatean Informatika eta Ekonomia gradua eskuratu zuen 1986an. Graduatu eta gutxira Microsoften lanean hasi zen, munduko informatika enpresa handienetako bat. Bertan Publisher, Bob, Encarta edo Expedia produktuetan lan egin zuen.

1994an Bill Gatesekin ezkondu zen, Microsoft Coroporationeko sortzailea eta presidentea. Berarekin hiru sema-alaba ditu, eta hortik aurrera Melinda Gates izenarekin ezaguna izan zen.

2005eko abenduan Melinda eta Bill Gates Time aldizkariak urteko pertsona izendatu zituen. 2006an Asturiasko Printzesa Sariak jaso zuten.

Silicon Valleyko industria teknologikoan emakume eta gizonen arteko soldata-arrakala erakusten lagundu du[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Profile: Melinda Gates» the Guardian 2006-11-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. (Ingelesez) «Melinda Gates» www.gatesfoundation.org 2001-01-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  3. (Ingelesez) «What is the Bill and Melinda Gates Foundation?» the Guardian 2015-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  4. (Ingelesez) Kolhatkar, Sheelah. «The Disrupters» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]