Sevda Altunoluk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sevda Altunoluk

Bizitza
JaiotzaTokat1994ko apirilaren 1a (30 urte)
Herrialdea Turkia
BizilekuaAnkara
Jarduerak
Jarduerakgoalball player (en) Itzuli
Jasotako sariak

Instagram: sevda_altunoluk Edit the value on Wikidata

Sevda Altunoluk (Tokat, Turkia, 1994ko apirilaren 1a) goalball jokalari turkiar bat da, eta Ankarako Yenimahalle Belediyespor taldean jokatzen duena[1]. Talde nazionaleko kidea da, eta goleatzaile nagusia izendatua izan da hainbat aldiz. 2021ean, BBCko 100 emakumeetako bat izendatu zuten.[2][3]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevda Altunoluk 1994ko apirilaren 1ean jaio zen. Turkiako Tokaten jaioa da[4]. Sevtap Altunoluk ahizpa ere selekzioko jokalaria da[5].

Kirol bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altunoluk 12 urte zituela hasi zen goalballera jolasten. Ankaran jokatu zuen Mithat Enç Gören Kalpler SK kirol klubean[6], Yenimahalle Belediyesi SK hiri bereko taldera joan aurretik[7]. Gaur egungo taldea Ekrem Gündoduk entrenatzen du, klub bereko gizonezkoen goalball taldeko kide batek.

Nazioartekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altunoluk Turkiako emakumeen selekzioarekin lehiatzen da nazioartean[7]. Hainbat lehiaketatan parte hartu du. 2010ean, zilarrezko domina irabazi zuen IBSA Goalball European Women's Group B Championship lehiaketan, Turkiako Eskiúehir-en[8]. Europako 2012ko IBSA Div. B Goalball Txapelketan, Ascoli Picenon (Italia) jokatua, urrezko domina lortu zuen eta 27 golekin markatzaile gorena izan zen, ondoren Swetlana Otto alemaniarra geratu zelarik. Urrezko domina irabazi zuen 2013ko Pajulahti Jokoetan, Nastolan (Finlandia), han ere goleatzaile nagusia izanik. 2015ean, urrezko domina hartu zuen Europako IBSA Div A Goalball Txapelketan Kaunasen (Lituania). Han ere goleatzaile nagusia izan zen, eta atzetik Sümeyye Özcan taldekidea geratu zen.

Altunoluk talde nazionaleko kide izan zen, eta urrezko domina irabazi zuen Rio de Janeiron (Brasil), 2016ko Udako Paralinpiar Jokoetan[9]. 2021ko Jokoetan urrezko domina lortu zuen berriz ere, kasu honetan Tokion[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Paralympic - ALTUNOLUK Sevda Goalball Turkey» web.archive.org 2016-09-22 (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  2. «BBC 100 Women 2021: Who is on the list this year?» BBC News 2021-12-07.
  3. Goalball player Sevda Altunoluk: 'I am the world's best' (video), BBC News, 9 Dec 2021
  4. (Ingelesez) «Goalball - Paralympic Athletes, Photos & Events» International Paralympic Committee (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  5. (Turkieraz) «Golbolun Kraliçesi, Kardeşiyle Yeni Şampiyonluklar Hedefliyor» Milliyet (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  6. «Goalball Milli Takım Listesi - Türkiye Görme Engelliler Spor Federasyonu» gesf.org.tr (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  7. a b (Turkieraz) «Yenimahalle’nin gururu Sevda» Hürriyet (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  8. «Goalball Avrupa Şampiyonası» web.archive.org 2016-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  9. (Turkieraz) «Rio'da Türkiye Goalball Kadın Milli Takımı, altın madalya kazandı» www.ntv.com.tr (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  10. (Ingelesez) «Sevda Altunoluk puts on stellar performance as Turkey defends Paralympic title» International Paralympic Committee (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]