Malala Yousafzai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Malala Yousafzai
Malala Yousafzai par Claude Truong-Ngoc novembre 2013 02.jpg
Bizitza
Jaiotza Mingora1997ko uztailaren 12a (20 urte)
Herrialdea  Pakistan
Bizilekua Birmingham
Talde etnikoa paxtuna
Familia
Aita Ziauddin Yousafzai
Ama Toorpekai Yousafzai
Hezkuntza
Heziketa Edgbaston High School
(2013 - 2017)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak blogaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, oroitzapen-idazlea eta idazlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
IMDb nm5324796
https://www.malala.org/

Malala Yousafzai ikasle, aktibista eta blogari pakistandarra da. 1997ko uztailaren 12an Pakistanen jaio zen. Bizilekua: Erresuma Batua. Neska hau bere herriko emakumeen eskubideak lortzeko defendatzen ari da. 2009. urtean BBC aldizkarian blog bat idatzi zuen, 10 eta 12 urte artean zituela. Blog horretan talibanek haren herria kontrolatuta zeukaten berri ematen zuen.

Gertakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko irailaren 9an arratsaldean, Malala, Pakistanen eguneroko autobusean zegoela, gizon bat igo zen arma zeramala eta hari deitu zion. Geroago, gizon horrek Malalari hiru aldiz tiro egin zion. Hortaz, Malalaren bizitza egoera kritiko bihurtu zen. Hobetutakoan, Birminghameko Queen Elizabeth ospitalera lekualdatu zuten. Horren ondorioz, talibanek mehatxatu zituzten Malala eta haren aita, Ziauddin Yousafzai. Gertaera horren ondoren, neskak mundu osoan zehar izugarrizko elkartasuna jaso zuen. Besteak beste; Barack Obamarengandik, Madonnarengandik, Hillary Clintonrengandik, Selena Gomezengandik....

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, 2014an eta 2015an Time aldizkariak Malala " mundu osoan zehar eragin handia izan duten 100 pertsonetako bat " bezala sailkatu zuen.  

Horretaz gain, hainbat hitzaldi eman ditu Erresuma Batuan emakumeen eta gazteen eskubideak defendatzen.         

Blogari BBC aldizkarian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aamer Ahmed Khani eta bere lagunei bloga egiteko ideia bururatu zitzaien. Blog honen helburua neskatila batek idaztea eta talibanekiko egoera azaltzea zen. Bloga gazte batek egin zezakeen, ezezagun moduan; horrela talibanek ez zuten jakingo nork idazten zuen. 

Bloga idazteko eskatu zioten lehen pertsonak ez zuen idatzi nahi izan talibanen beldur zelako. Lehenengo neskatoak Malala Yousafzai baino lau urte gehiago zituen. Aamer Ahmed eta bere kideak Malalari buruz jakin zutenean bloga idaztea eskatu zioten. Azkenean Malalak onartu zuen proposatutakoa. 

2009ko urtarrilaren 3an Malalak bere lehen artikulua argitaratu zuen. 

Malalak eskuz idazten zituen artikuluak eta gero korreoaren bidez erreportari bati bidaltzen zizkion. Horren ondoren erreportariak argitaratzen zituen BBC aldizkarian. Blog hartan Malala orokorrean bere herrian talibanek zuten botereari buruz idazten zuen. Taliban hauek eskola pribatuak ixtera behartu zituzten eta nesken hezkuntza 2003 eta 2009 urteen artean debekatu zuten.           

Haurtzaroa  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malala Yousafzairen familia musulman sunita da. Gurasoen izenak Ziauddin Yousafzai (aita) eta Toorpekai Yousafzai (ama) dira. 

Emakumeen eta hezkuntzen eskubideak defendatzen hasi zen 2008. urtean. Lehenik eta behin Malalak medikua izan nahi zuen, baina bere aitak ekintzaile politikoa izatera animatu zuen. 

Malalak paxtuera, ingelesa eta urdu hizkuntzak ondo dakizki. 13 urte zituela bere aitak berak hezi zuen, eskolara ezin zelako joan. Ziauddin, Malalaren aita, olerkaria da. 

  • Honen guztiaren ondoren, Malala Erresuma Batuetako eskola sekundario batera bueltatu egin da. Horretaz gain, oraindik emakumeen eskubideak defendatzen jarraitzen ditu; hezkuntza besteak beste.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) I Am Malala: The Story of the Girl Who Stood Up for Education and was Shot by the Taliban, Ariane Garciarekin batera (2013)
  • Malala. Nire historia: autobiogarfia liburua da eta Patrick McCormick-ekin idatzita. 2015. urtean argitaratua. 
  • He named me Malala: filma honek bere bizitza antzezten du. 2015. urtean estreinatua. 


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malala Yousafzai Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Pakistan
Artikulu hau Pakistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.