Hanibal I.a Kartagokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hanibal I.a Kartagokoa
Bizitza
Jaiotza Kartago, K.a. 471
Heriotza Agrigento, K.a. 406 (64/65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Gaixotasun infekziosoa
Leinua Magonidak
Jarduerak
Jarduerak condottieroa eta erregea

Hanibal I.a Kartagokoa edo Hanibal Magon (hizkuntza punikoz: 𐤇‬𐤍𐤁‬𐤏‬𐤋‬‬, ḤNBʿL)[1] (Kartago, K.a. 471 inguru-Akragas, K.a. 406) kartagotar buruzagi eta errege izan zen. Ezaguna da Sizilian egindako ekintza militarrengatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanibal Magon Giskoneren semea eta Hamilkar I.aren biloba zen.

Kartagoko senatuak Hanibal armadetako komandante eta Siziliako Epikrazia Punikoaren gobernadore hautatu zuen K.a. 411n. Bere aitona Hamilkar mendekatzeko irrikan zegoen, K.a. 480. urtean Siziliako greziarrek Himerako guduan garaitu eta hil zutelako.

K.a. 409an, aitzakia faltsuen pean, Hanibal armadarekin batera Selinunte hirira abiatu zen, Segesta aliatua laguntzeko, Selinonteren arerioaren kontra. Hiri greziarra errefortzurik gabe zegoenez, erraz konkistatu eta suntsitu zuen, biztanleria sarraskitu ondoren.

K.a. 409ko maiatzean, Himera setiatu zuen eta Dioklesek zuzendutako Sirakusako errefortzuak garaitu zituen. Dionisio Sirakusako izango zen tiranoak, ere parte hartu zuten borroka horretan. Porrota honen ondoren Dioklesek bere tropetatik gelditzen zena erretiratu zuen eta inolako indargarririk gabe, Hanibalek Himera erraz konkistatu eta birrindu zuen[2]. Ondoriozko bake itunak Kartagoko Epikraziaren eta Greziako lurraldeen arteko muga berria ezarri zuen, eta mugako herria Agrigento bihurtu zen. Hanibalek konkistatutako Greziako hiriek Kartagori zergak ordaintzera behartu zizkien.

Himerako batailaren ostean, bakea aldarrikatu zen. Baina Hermokratesek Dionisio suhiaren laguntzarekin Selinunte berreraiki zuen K.a. 406. urtean, eta kartagotarren aurkako erasoak egin zituen, berriro Hanibalen arreta erakarriz.

Hanibalek, 65 urte zituela, Agrigentora joan zen bere seme Bomilkar eta Himilkon ilobarekin batera eta hiria setiatu zuen. Operazio militarrak hasi ziren bitartean, izurria kartagotar armadaren artean zabaldu zen, eta han Hanibal zein Bomilkar hil ziren, armadaren agindua Himilkonen utzita.

Hanibalen Siziliako kanpania K.a. 409an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HUSS (1985), 565 or.
  2. Xenofonte, Helenika, I. 1. 37

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MELTZER, O. Meltzer (1879): Gesch. d. Karthager, I, Berlin, 158 or. eta hurrengoak
  • HUSS, Werner (1985): Kartagotarren historia, Munich: C.H. Beck. (Alemanez)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Livius.org: Hannibal

Aurrekoa Kartagoko errege Ondorengoa
Himilkon I.a Kartagokoa
K.a. 440-406
Himilkon II.a Kartagokoa