Hannon Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannon Handia
Comic History of Rome p 162 Hanno announcing to the Mercenaries the Emptiness of the Public Coffers.jpg
Bizitza
JaiotzaKartago, K.a. 290
HerrialdeaAntzinako Kartago
HeriotzaK.a. 193 (96/97 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakMercenary War (en) Itzuli

Hannon Handia (hizkuntza punikoz: 𐤇𐤍𐤀, ḤNʾ)[1] antzinako Kartagoko hiru buruzagi desberdinetako edozein izan daiteke, Gilbert Charles Picard eta Colette Picard-en arabera: Hannon I.a Handia, Hannon II.a Handia eta Hannon III.a Handia[2]. Warmingtonen ustez, Hannon izeneko Kartagoko hiru pertsona zeuden ezizen berarekin, baina idazle honek pentsatzen du antzinako idazle grekoek edo erromatarrek ez zuten ulertu terminoa familiako ezizena zela. Warmingtonek horietako bi baino ez ditu eztabaidatzen (Picardek aipatutako Hannon I.a eta II.a), baina haientzat ez ditu zenbaki erromatarrak erabiltzen[3]. Lancelek Hannon Handi bat bakarra aipatzen du, hau da, Picarden Hannon I.a. Hannon II.ari dagokionez, aipatu aipatzen du, baina Hannon deitzen dio[4].

Hannon I.a Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hannon I.a Handia K.a. IV. mendeko politikaria eta buruzagi militarra izan zen. Justinoren arabera[oh 1][5], Princeps Cathaginiensium zuen izenburua. Litekeena da izenburuak gehiago adierazi nahi zuen berdinen artean lehena izatea, noblezia edo erregetza titulua edukitzea baino[6][7].

Suniato aurkariari potentissimus Poenorum edo kartagotarren artean boteretsuena deitu zioten K.a. 368. urtean. Hainbat urte geroago, Suniatori goi-mailako traizioa leporatu zioten (Sirakusarekin korrespondentzia izateagatik) eta ziur aski exekutatu zuten[8][9].

K.a. 367an, Hannon I.a Handiak 200 ontziko flota zuzendu zuen eta Siziliako greziarrei itsas garaipen erabakigarria irabazi zien. Bere garaipenak Dionisio I.a Sirakusakoaren asmoak Lilibeo, Siziliako mendebaldean Kartagoren aliatutako hiria, erasotzeko eragotzi zituen[10].

Hogei bat urtez Hannon I.a Handia izan zen Kartagoko figura nagusia, eta agian aberatsena. K.a. 340ko hamarkadan tirano bihurtzeko asmoa izan zuen. Herritarrei janaria banatu ondoren, indar erakusteko garaia iritsi zen eta horretarako erabili zituen bertako esklaboak eta buruzagi berbere bat. Kartagorentzat mehatxu militarra ez zen arren, Hannon I.a Handia harrapatu zuten, traidorea izateaz leporatuta, eta hiltzeraino torturatu egin zuten. Bere familiako kide asko ere hil zituzten[11]. Hala ere, geroago, Giskon semeari greziar mertzenarioek gidatutako Kartagoko hirurogeita hamar itsasontziren agindua eman eta Lilibeora bidali zuten, ondoren Kartagok bakea negoziatu zuen Sirakusako Timoleonekin, c. K.a. 340. Hortik aurrera, familia honen ospea eta Kartagon izandako eragina ondorengo belaunaldietan jakingo zen[12].

Hannon I.a Handia, Hannon II.a Handiaren arbaso bat izan zen seguruenik[13][14].

Hannon II.a Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hannon II.ak mertzenarioei Ogasun Publiko hutsik dagoela iragartzen die, Becketten The Comic History of Romeren arabera.

Hannon II.a Handia Kartagoko aristokrata aberatsa izan zen K.a. III. mendean.

Hannonen aberastasuna Afrikan eta Iberiar Penintsulan zituen lurretan oinarritzen zen eta Lehen Gerra Punikoan zehar Erromatar Errepublikaren aurkako gerra jarraitzearen aurkako Kartagoko fakzioa zuzendu zuen. Nahiago zuen Afrikan lurraldea konkistatzen jarraitzea, irabazi pertsonalik ekarriko ez zion itsas gerra egitea baino. Ahalegin horietan, Hamilkar Barka jeneral kartagotarrak aurka egin zion. Hannonek Kartagoko itsas armada desmobilizatu zuen K.a. 244an, Erromari denbora eman zion bere itsas armada berreraikitzeko eta azkenean Kartago garaitzeko K.a. 241rako.

Gerraren ondoren, Hannon I.a Handiak uko egin zion Hamilkarrek dirua eta sariak agindu zizkien mertzenario berberei ordaintzeari. Mertzenarioak matxinatu ziren, eta Hannonek kartagotarren armadaren kontrola hartu zuen haiek garaitzen saiatzeko. Saiakerak porrot egin zuen eta armadaren kontrola Hamilkarri eman zion. Azkenean, biak elkarlanean aritu ziren matxinoak zapaltzeko K.a. 238an. Dirudienez, Handia ezizena irabazi zuen Kartagoko etsai afrikarren konkistengatik[15], eta Erromarekin gerra izatearen aurka jarraitu zuen, nahitaez itsas konpromisoak suposatuko zituena. Bigarren Gerra Punikoan zehar, gerraren aurkako fakzioa zuzendu zuen Kartagon, eta leporatzen zaio Cannaeko guduan garaipena lortu ondoren Hamilkarren semeari, Hanibali, hornidurak bidaltzea eragotzi izana. Kartagok Zamako guduan K.a. 202an, porrot egin ondoren, erromatarrekin bakea negoziatzeko enbaxadoreen artean zegoen.

Hannon III.a Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Hannon Handia Kartagoko politikari ultrakontserbadorea izan zen K.a. II. mendean[16][17].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Justino K.o. II. mendean / * Hanno I.a Handia * / erromatar bat zen, K.a. I. mendean idatzitako Ponpeio Trogo historialari erromatarraren obra kondentsatu zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HUSS (1985): 565. or.
  2. PICARD, Gilbert Charles eta PICARD, Colette (1968): Vie et mort de Carthage (Paris: Hachett); translated as Life and Death of Carthage (New York: Taplinger), at 358 [index]; 8, 129, 131-141 orrietan, Hannon I.a; 198-199 , 205, 210 orrietan, Hannon II.a; 264, 286 orrietan Hannon III.a.
  3. WARMINGTON, B.H.: Carthage (Robert Hale 1960; Penguin 1964) 119.ean (hiru ezizenarekin); 282.ean (index); 115-123 orrietan, Hannon Handia I.a; 86, 195-197, 201-206, 209 orrietan, Hannon Handia II.a.
  4. LANCEL, Serge: Carthage (Librairie Artheme Fayard 1992); itzulita Carthage. A history izenburuarekin (Blackwell 1995) 470 orrian (index); 115 orrian (Hannon Handia, aka "I"]; 259, 272-275 orrietan, Hannon, aka Hannon II.a Handia.
  5. PICARD (1968): Life and Death of Carthage 30-31 or.
  6. PICARD (1968): Life and Death of Carthage, 131-132 or.
  7. LANCEL, Serge (1992; Blackwell 1995): Carthage. A history, 115 or.
  8. PICARD (1968): Life and Death of Carthage, 132, 133 or.
  9. WARMINGTON (1964): Carthage 117 or.
  10. WARMINGTON (1964): Carthage 115-116 or.
  11. WARMINGTON (1960, 1964): Carthage 119-120 or.
  12. WARMINGTON (1964): Carthage, 120, 123 or.
  13. PICARD (1968): Life and Death of Carthage 198 or.
  14. WARMINGTON (1964): Carthage, 119 or.
  15. Who's Who in The Roman World, Routledge 2020.10.20an kontsultaturik
  16. PICARD (1968): Life and Death of Carthage, 264, 286 or.
  17. WARMINGTON (1960, 1964): Carthage , 119 or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549. (alemanez)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]