Hato de Foces
Hato de Foces | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | Folk |
Urteak | 1977-2011 |
Taldekideak | |
Marise Aguilar Alfredo Callén García Salvador Cored Jorge Marsó Carlos Montull José Luis Ochoa Hortelano Olga Orús Josu Ubierna | |
Informazio gehigarria | |
Hato de Foces Huescan sortutako aragoiar folk musika taldea da. [1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea 1977an sortu zen musika tradizionalaren zaleak ziren lagun talde baten elkartzetik. Pequeño Mundo, Nuevo Mester de Juglaría, Oskorri, Jarcha edo Lana Bullonera bezalako taldeen bertsioak egiten hasi ziren lehenik. 1981etik aurrera, kontzertu arrakastatsu baten ondoren, modu erregularragoan hasi ziren eta aragoiar musika tradizionala zabaltzen hasi ziren, ahozko tradiziotik jasotako abestiak berreskuratzen. Horrela, galtzear zeuden hainbat kantu berreskuratu zituzten, baita ere zeinbait instrumentua, holanola, botoko gaita aragoiarra. [1]
Taldearen izena Semontanoko toki batetik dator, artzaiek gauez ardientzako babes moduan erabiltzen zutena. Taldea 2011ko abuztuaren 11ean banatu zen, atzean 35 urteko lana eta 550 kontzertu laga ondoren.[1]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marise Aguilar (ahotsa).
- Alfredo Callén García (baxua eta ahotsa).
- Salvador Cored (Botoko gaita, Zehar txirula, mandolina , bandurria, lautea eta gitarra).
- Jorge Marsó (bateria eta perkutsioa).
- Carlos Montull (gitarra eta lautea).
- José Luis Ochoa Hortelano (ahotsa, lautea, gitarra eta txirula, besteak beste).
- Olga Orús (ahotsa).
- Josu Ubierna (akordeoia).
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amadruga (1983)
- En plena cuaje (1985)
- Tradición y fiesta (1986)
- Cuarto creciente (1989)
- Cantar de camino (1992)
- Hato de Foces (1999)
- Errekeerre (2002)
- Estrella de Paz (2002)
- Chino Chano (2006)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Premio Nacional de Actualización de Música Folk, Guadalajara (1987).
- [Radio Nacional de España]]ko entzuleen Folk Talderik bozkatuena (1989).
- Antena 3 Domina (1985).
- Folklorista altoaragonés (1983, 1984 eta 1986).
- Trébede (RNE) - Radio 3ko entzuleen Folk Talderik bozkatuena .
- Parrilla de Oro saria, Huesca, 2009.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Gran Enciclopedia Aragonesa. (2011-11-17). Hato de Foces. (Noiz kontsultatua: 2017-2-3).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hato de Focesi buruzko informazioa Gran Enciclopedia Aragonesan.