Hazkunde-hormona
Hazkunde-hormona | |
---|---|
Mota | Somatotropin/prolactin (en) eta hormona |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9002-72-6 |
Gmelin | 37845 |
EC zenbakia | 232-666-5 |
ECHA | 100.029.684 |
MeSH | D013006 |
RxNorm | 61148 |
Hazkunde-hormona[1] (GH, ingelesetik: growth hormone), somatotropina (STH) ere deitua, bizitza osoan zehar hipofisi guruinak (zehazki, hipofisiaren aurreko aldeak edo adenohipofisiak) jariatzen duen hormona peptidikoa da. Bi eragin fisioligiko nagusi ditu:
- Haurtzaroan eta nerabezaroan gorputzaren hazkunde estimulatu
- Karbohidrato, lipido eta proteinen metabolismoan eragin
Egitura kimikoari dagokionez somatotropina pisu molekular gutxiko proteina da (191 aminoazido dituena).
Jariaketaren erregulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hipotalamoak hazkunde hormonaren hormona askatzailea (GHRH) askatzen du odolera eta hau porta bena hipofisarioaren bitartez hipofisiko somatotropoetara heltzen da. Somatotropoen mintz plasmatikoko hartzaile espezifikoetara lotu eta somatotropinaren jariaketa bultzatzen da.
Hipotalamoak jariatzen duen beste hormona inhibitzaile bat somatostatina da. Hau ere porta bena hipofisiarioaren bidez hipofisira heltzen da eta bertako hartzaileetara lotuz somatotropinaren jariaketa inhibitzen du.
Bestalde, GH-k somatomedina (IGF-1) izeneko beste hormona baten sintesia areagotzen du. Hormona honek atzeraelikadura negatibo efektua burutzen du, hau da, hipotalamoan eta somatotropoetan efektu inhibitzailea eragiten du eta somatostatinaren jariaketa aktibatzen du hipotalamoan. GH-k ere atzeraelikadura negatibo efektua burutzen du hipotalamoan GHRH-ren sintesia eta jariaketa inhibituz eta somatostatinarena aktibatuz.
Gainera, GH-ren jariaketa taupakaria da (taupadaka gertatzen da) eta estresak eta kirolak areagotu egiten dute.
Somatotropinaren eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haz daitezkeen ehunak haztea eragiten du.
- Zelulen tamaina handitzen du.
- Zelulen mitosiak bultzatzen ditu, desberdintze prozesuak bizkortuta.
- Metabolismoan: proteinen sintesia areagotu, gantz ehunetik gantz azidoen askapena eragin eta gorputzaren glukosa erabilera murriztu erreserba lipidikoen erabilera bultzatuta.
Lotutako gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hazkunde hormonaren gehiegizko edo gutxiegizko jariaketarekin erlazionatuta daude: