Palaeoptera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palaeoptera
Fosilaren garaia: Karbonifero-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
(mailakatu gabea): Dicondylia
Azpiklasea: Pterygota
Dibisioa: Palaeoptera
Martynov, 1923
Goiordenak

Ephemeropteroidea
Odonatoptera[1]
Palaeodictyopteroidea (iraungitua)

Palaeoptera (grezieratik, palaeos, antzinakoa eta pteron, hegoa) intsektu Pterygota talde bat dira. Askotan hauen artean antzinakoenak direla esaten da, ezin dituztelako euren hegoak abdomenean bildu, Neopterako guztiek egin dezaketen bezala. Hegoen biltze gaitasun hori eta hegaz egiteko gihar sistemak argi uzten du Neoptera talde monofiletiko bat dela.

Baina hegoak biltzeko ezintasuna bere horretan plesiomorfikoa da, hau da, antzinako egoera hori da, beraz kladistikaren arabera ez da baliagarria talde monofiletiko bat izendatzeko. Beraz Ephemeroptera eta Odonata biltzeko dagoen arrazoi bakarra ez dago oinarrituta arbaso komun batean. Beraz Paleoptera albo batera utzi behar den talde parafiletiko bat dela esan daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. edo Odonatoidea