Hego (anatomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego (animalia)» orritik birbideratua)
Artikulu hau animalien gorputz atalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hego (argipena)».

Hegoak edo hegalak, gaur egun, soilik hiru animalia taldek dituzten gorputz-adarrak dira: intsektuek, hegaztiek eta kiroptero edo saguzarrek. Aldi berean, antzina, pterosauro erako dinosauroek ere izan zituzten. Ohi, hegoak hegan egiteko erabiltzen dira, hegoak dituzten animalia guztiak hegan egiteko gai ez diren arren.

Animaliaren batzuek mintzak dituzte hanken eta gorputzaren artean (kolugoek kasu), edo behatzen artean (igel hegalariaren kasuan bezala) edo saihets mugikorren artean (Dracon volans narrastia), baina ez dira hegan egiteko nahikoa, eta ez dira hego deitzen; horiekin, planeatu baino ezin daiteke egin.

Intsektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuen hegoen mugimendua

Intsektuetan, hegoak, bat edo bi pare, toraxaren hedapenak dira. Intsektu helduen ezaugarria dira, baina gerta daiteke ale guztietan ez agertzea. Normalean nerbiodun mintzak dira intsektuen hegoak. Ohikoena bi pare izatea den arren, intsektu batzuetan hego pareetako bat gogortu eta babesgarri bihurtu da (elitroak), hegan egiteko funtzioa galduz eta horretarako beste hego parea erabiliz. Zenbait intsektutan hegoak elkarren artean edo hanken kontra igurtziz soinu deigarria egiten dute, ugaketa helburuekin baliatzen dutena.

Hegoak intsektuen ezaugarri ebolutibo nabarmena dira eta askotan intsektuak sailkatzeko erabiltzen da:

  • Koleopteroak: lehen parea elitro bihurtua dute, pausaldian bigarren parea eta gorputza bera babesteko. Kakalardoak, adibidez.
  • Dipteroak: bi hego dituzte, eta bigarren parea oreka mantentzeko eboluzionatu da. Euliak, esaterako.
  • Lepidopteroak: hegoak ezkataz estaliak dituztenak. Tximeletak, adibidez.
  • Trikopteroak: hegalak ilez estaliak dituztenak.
  • Isopteroak: lau hegoak berdinak dituztenak. Termitak.
  • Ortopteroak: hego zuzenak dituztenak. Matxinsaltoak, besteak beste.

Intsektu familia definitzen ez duen ezaugarria izanik, aptero, paleoptero eta beste termino batzuk ez dira sailkatzeko erabiltzen, baina deskribatzeko baliagarriak dira.

Hegaztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti baten hegoen diagrama eskematikoa

Hegaztietan, aurrealdeko gorputzadarrak dira hegaldia ahalbidetzen dutenak eta azalera euslea eratzen duten lumak daramatzatenak. Hegaztiek luma mota ezberdinak konbinatzen dituzte, eta mota bakoitzak bakoitza luzera, forma, malgutasun eta tinkotasun berezia du, funtzioaren arabera, eta guztiak ez dira hegaldira bideratuak. Hegaldian, luma mota garrantzitsuenak arraunlariak (arraun-lumak ere deituak) eta estalkiak dira. Lehenek hegaldia burutzeko sustengu indarra sortzen dute, eta hegaldiaren norabidea kontrolatzea ahalbidetu. Bigarrenek besteak babesten dituzte.

Kiropteroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xaguzar baten hegoen morfologia

Animalia kiropteroetan (saguzarrak), aurrealdeko gorputzadarrek eta behatzek, hegan egitea ahalbidetzen dien mintz batentzako euskarria eratzen dute.