Hengameh Golestan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hengameh Golestan

Bizitza
JaiotzaTeheran, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Iran
Familia
Ezkontidea(k)Kaveh Golestan (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Musicbrainz: 9ccb2e04-c6e0-4bda-987b-5f52b728d68a Edit the value on Wikidata

Hengameh Golestan (Teheran, 1952) irandar argazkilari konprometitua da.

Irango emakume argazkilari aitzindaritzat hartzen da, eta, gaur egun, Irango Iraultzako irudiengatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an jaio zen Iranen, Teheranen, eta han hasi zen argazkiak egiten, 18 urte zituenetik aurrera.[1][1] Une hartan, emakume argazkilari gutxi zeuden Iranen. Argazkilaritza ez zen benetako lanbidetzat hartzen, eta emakumeentzat gauza “arraroa” zela uste zen.[2]

Kaveh Golestan bere senar fotokazetariaren ondoan, Hengameh Golestan, formatu zen eta haren laguntzaile-lanetan jardun zuen gehienbat; 1975ean ezkondu zen harekin.[3][4]

1988an, London College of Printing-en ere ikasi zuen argazkilaritza.[5] 1970az geroztik, Teherango eguneroko bizitzari argazkiak ateratzen hasi zen, emakumeak eta haurrak gai nagusitzat hartuta, gizartean ikusgarritasun gutxien zuten kategoriak baitziren.

1979an, 27 urte zituela, Irango Iraultza piztu zen, eta haren lanak gizarte-mugimendu horien argazkigintza dokumentala hartu zuen ardatz.

1979ko gertaeren argazkiak batez ere emakumeen erreakzioetan oinarritzen dira. 1979ko martxoaren 8an, Emakumearen Eskubideen Nazioarteko Egunean, eta Gobernu islamiar berriak hijab-a derrigorrezkoa zela erabaki ondoren, Teheranen bildutako ehun mila emakume baino gehiagoren protesta dokumentatu zuen.[6]

Emakumeak etxean

Lanbide eta gizarte-klase guztietako emakume-taldeei atera zizkien argazkiak, Teherango kaleetan zehar burua estali gabe eta ukabila altxatuta kalean desfilatzen.[7] Garai hartakoa da "Witness 1979" bilduma, bere lan enblematikoa.[6] Garai iraultzaile hura “bere bizitzako unerik onena” izan zela esan zuen.[1]

1980an, Iran eta Iraken arteko gerra-fronteko lerroetara joateko baimenik izan ez zuenez, Kurdistango eta beste landa-eremu batzuetako herrietako bizitzari buruzko argazkigintza dokumentalera jo zuen.[8]

1984an, Londresera joan zen, eta han bizi izan zen hogei bat urtez The Showroom galeriatik gertu, Edgware Roadetik gertu, senarrarekin eta Mehrak Golestan[1] semearekin. Hengameh Golestan 1995ean hasi zen bere argazki-lanak nazioartean erakusten: Iranen, Alemanian, Turkian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Sirian egon da ikusgai. Irango emakume argazkilari aitzindaria da Hengameh Golestan.[9][5]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, erakusketa hauexek egin ditu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]