Hennebont

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hennebont
 Bretainia (eskualdea)
Vue d'Hennebont.JPG
Blason ville d'hennebont.png
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Bretainia
Departamendua Morbihan (56)
Barrutia Lorient
Kantonamendua Hennebont
Izen ofiziala Hennebont
Alkatea André HARTEREAU (2014-2020)[1]
INSEE kodea 56083
Postakodea 56700
Demografia
Biztanleria 15.489
% 48 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Eremua 18,57 km2
Dentsitatea 812,01 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 47° 48′ 15″ N, 3° 16′ 44″ W / 47.804166666667°N,3.2788888888889°W / 47.804166666667; -3.2788888888889Koordenatuak: 47° 48′ 15″ N, 3° 16′ 44″ W / 47.804166666667°N,3.2788888888889°W / 47.804166666667; -3.2788888888889
Hennebont hemen kokatua: Frantzia
Hennebont
Hennebont
Hennebont (Frantzia)
Altuera 5 m
Mugakideak Inzinzac-Lochrist, Languidic, Kervignac, Lanester eta Caudan
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Kronach, Y Mwmbwls, Mourdiah Itzuli eta Halhul Itzuli
www.ville-hennebont.fr

Hennebont (bretainieraz Hanebont) Bretainiako Morbihan departamenduko udalerri bat da, Bro Gwened lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 15.765 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blavet ibaiaren bokaletik 15 kilometro ingurura kokaturik dago, Lorient hiriaren ondoan. Ibaiak bitan banatzen du hiria, ezkerraldean Ville Close (hiri harresitua) eta Ville Neuve (XVII mendeko hiria) eta eskuinaldean Vieille Ville (alde zaharrena).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiar-erromatar garaian oppidum-a izan zen bertan. V mendean Bretoiak iritsi ziren Saxoiek Britainia Handitik kanporatu ostean. Saint Caradec etorri zen eremu honetara eta kapera bat eraiki zuen Blavet ibaiaren ertzean.

1114 urtekoa da lehenengo Hennebont herriaren aipamena. Hanebont izenak "zubi zaharra" esan nahi du, izan ere ibaia gurutzatzeko zubia eraiki baitzen bertan, eta inguruan herria sortu zen.

XIII mendean harresiak eraiki ziren eta XV mendean gotortu, ateetan zubi altxagarriak ere ezarri ziren horretarako. 1342an Breatiniako oinordetza gerran hiria setiatu zuten Filipe Baloiskoak eta Karlos Bloiskoak eta hiriak aurre egin zien Joan IV.a Bretainiakoaren alaba Joana Flandriakoaren agindupean. Alabak berak su eman zion setiatzaileen kanpalekuari eta horregatik Jeanne la Flamme izenaz ezagutu izan zen.

XV mendetik aurrera herria handituz joan zen nekazal eta itsas merkataritza oinarri hartuta. 1666an alboan Lorient sortzeak ere ez zuen bere garapen ekonomikoa geldiarazi.

Bigarren Mundu Gerraren barruan alemaniarrek okupatu zuten hiria eta 1944ko abuztuan aliatuen bonbaketek hiri harresituaren zati handiak suntsitu zituzten, bertan gotortu baitziren alemaniarrak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hennebont Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Frantsesez) Liste des maires au 25 avril 2014 Frantziako Gobernua.