Herrera de la Manchako espetxea
Herrera de la Manchako espetxea | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | |||||||||
| |||||||||
Koordenatuak | 39° 03′ 45″ N, 3° 15′ 37″ W / 39.06246°N,3.26014°WKoordenatuak: 39° 03′ 45″ N, 3° 15′ 37″ W / 39.06246°N,3.26014°W | ||||||||
![]() | |||||||||
|
Herrera de la Mancha espetxea (gaztelaniaz: Centro Penitenciario de Herrera de la Mancha) Manzanaresen (Ciudad Real) dagoen espetxea da. Espainian egin zen segurtasun erabateko lehenetariko espetxea izan zen. 1979an ireki zen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espetxea Manuel Sainz de Vicuña García-Prieto arkitektoak proiektatu zuen. UCD gobernuaren garaian eraiki zen eta helburu bat ETA erakundeko presoak bertara eramatea zen; esan da 200 etakide izatearen akusaziopean bildu zituztela espetxe horretan, kapazidade osoa 500 presoentzako izanik. [1]Eraikuntza 1979ko otsailan bukatu zen eta inaugurazioa ekainaren 22an egin zen.
Urte askotan sinbolismo handiko espetxea izan zen. 1990eko abenduaren 29an Negu Gorriak taldeak rock-kontzertua eman zuen kanpoaldean, presoen familiek antolatutako martxa baten egituran. Kontzertu horrek zabalkunde handia izan zuen.[2] Extremoduro extremadurar taldeak ere kanta batean, "Pepe Botika" kantan alegia, espetxe hau aipatzen dute.[3]
Gaur egun bere kontserbazio egoera ez da ona, nahiko zaharkituta baitago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Espetxearen informazioa.
- (Gaztelaniaz):Espetxea Infoprisión webgunean.
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- (Gaztelaniaz):Espetxeari buruzko dokumentala Youtuben.