Heste meharreko gainhazkuntza bakterianoaren sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
SIBO
Balbula ileozekala kolonetik heste meharrera bakterioen errefluxua prebenitzen du
Deskribapena
Motasmall-intestine disease (en) Itzuli
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK90.4
GNS-9-MK579.8, 575.1
GNS-10K90.4
GNS-9579.8, 575.1
DiseasesDB29209
MedlinePlus000222
eMedicinemed/198

Heste meharreko gainhazkuntza bakterianoaren sindromea edo SIBO (ingelesez: Small Intestinal Bacterial Overgrowth) sindrome heterogeneoa da, hesteetan, normalean heste meharrean, dauden bakterio moten gehiegizko kopuruak eta/edo alterazioak sortutakoa. Heste lodian ez bezala, heste meharrean ez dago bakterio kopuru handirik; normalean heste lodian egoten diren bakterioak heste meharrean neurriz kanpo hazten direnean agertzen da SIBO.[1][2]

Lehen mailako arretako digestio kontsultetara joaten diren pazieen %60k diote sabelaldea puztuta dutela eta mina dutela goiko aldean. Heste meharrean bakterio on gehiegi edukitzea izan daiteke sintoma horien guztien jatorria, baina diagnostikoa eta tratamentuda ez da beti erraza. Ohikoagoa da emakumeen artean.[2]

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait sintoma gastrointestinal ez-espezifiko eragin ditzake, hala nola distentsioa, flatulentzia, abdomeneko mina, beherakoa, arkitepsia edo pisu-galera. Beste sintomak ere izaten dira: puztuta egotearen sentzazioa, goragalea, nekea, buruko mina, betetasun sentzazioa, aknea...[3]

Sintomak beste patologia batzuekin nahasten dira. Horregatik, berariazko probak egin behar dira diagnostiko egokia eskuratzeko. Garai batean kultibo bat egiten zen, hesteetatik endoskopia baten bidez ateratzen zena, baina orain hidrogeno eta metano hatsaren testa erabiltzen da gehien osasun sisteman bakterio kontzentrazioa neurtzeko.[2] Zoritxarrez, test horiek positibo eta negatibo faltsuak eman ditzakete.[2]

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat faktorek eragin dezakete heste meharrean bakterioak metatzea: zenbait elikagai, estresa, sendagaiak neurriz kanpo hartzea, arazo psikologikoak, zenbati gaixotasun... Horien eraginez, kolonean bizi diren bakterio batzuk heste meharrerantz joaten dira. Janariarekin bakterio horiek hartzitu egiten dituzte heste meharrera iritisten diren elikagaiak, eta horrek haize ugari sortzen du, mina eta hantura. Beherakoa, karranpak, gorgalea, idorreria eta, kasurik larrienetan, mantenugaiak gaizki xurgatzea ere eragin dezake.[2]

Beste gaixotanusekin lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

%79tan sindrome hau Heste Narritagarriaren Sindromearekin batera agertzen da SIBO. Beste gaixotasun batzuek ere badaude, nahiz eta ez izan horrelako lotura nabarmenik, hala nola, gastritisa, eritasun zeliakoa, dibertikulitisa, gizentasuna, gibel gantzatsu ez-alkoholikoa, kontrolatu gabeko hipotiroidismoakolitis ultzeraduna, fibromialgia, Crohn gaitza, giltzurruneko gutxiegitasuna eta parkinsona.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]