Het smelt (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Het smelt (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2023
Estreinaldi-data2023ko urtarrilaren 21a
IzenburuaHet Smelt
Jatorrizko hizkuntzanederlandera
Belgian Dutch (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaBelgika eta Herbehereak
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena111 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaHet Smelt (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Veerle Baetens
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt7636728 Allocine: 295360 Edit the value on Wikidata

Het smelt 2023ko Veerle Baetens flandriar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eva Bruselan bizi da, eta argazkilari baten laguntzaile gisa egiten du lan. Bakartia eta sozialki ez oso trebea izaki, munduarekiko distantzia handi bat mantentzen du. Bere ahizpa gaztearekin bizi da, eta horrek esaten dionean alde egingo duela partekatzen duten etxetik, Evak bere babesleku bakarra galduko du. Sare sozialetan ikusiko du txikitako lagun baten anaia zenduaren omenezko topaketa bat egingo dutela bere jaioterrian, Bovenmeeren, eta itzultzea erabakiko du, iraganeko gertakizun ilunei aurre egiteko.[1]

Evak 13 urte ditu, eta Bovenmeeren bizi da. Gaztea eta inuzentea da, eta inguratzen duen munduko zama emozionalak kudeatzen saiatzen ari da. Ama alkoholikoa du, eta aita biolentoa. Etxean falta duen segurtasun eta babes hori bere lagun Timengan eta Laurensengan aurkitu ditu. Hiru mosketariak esaten diete, dena bizi izan dute elkarrekin: udara luzeak, eskolako arazoak, familia disfuntzionalak. Nerabezaroa iristean, ordea, mutilak Evarengandik aldenduko dira: haien begietan Eva ez da neska bat, baina ezin du mutilen taldekoa izan. Bere bi lagunak galduta, Evak onartua izan nahi du, eta edozer egingo du taldeko kide izateko; baita mutilen joko bihozgabeetan parte hartu ere.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Oinaze isilduak» Berria 2024-02-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.