Heteroptero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heteroptera
Wasserläufer bei der Paarung crop.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
Azpiordena Heteroptera
Latreille, 1810

Heteropteroak dira Heteroptera azpiordenako intsektuak, eta hauetako askori euskaraz izen arrunta tximitx edo zimitz dutenak (nahiz eta izen hori beste intsektu batzuei ere ematen zaien). Beste intsektu ezagunen bat ere bada talde honetakoa, hala nola zapatari arrunta.

Hemiptera ordenaren barneko intsektu azpiordena da, 41 bat familia eta 30.000 espezie inguru hartzen dituena.[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie gehienek bi hego pareak desberdinak dituzte. Gainekoak hemielitroak dira: atal basala gogorra eta larrukara dute eta atal distala minzkara. Azpikoak, berriz, mintz meheko gardenak dira[2]. Geldirik daudelarik, bi hegal pareak bizkarrean gurutzaturik egoten dira. Aho-aparatua (moko edo estiletea deitua) zorrotza eta ziztatzaile-xurgatzailea da. Likidoz elikatzen dira: batzuk landareen fluidoez (izerdia, fruitu edo hazien edukia...) eta beste batzuk animalien fluidoez. Azken hauetako batzuk, ohe-zimitza eta Chagas-en gaixotasuna kutsatzen duen Triatoma infestans, esate baterako, parasitoak dira[3]

Metamorfosi bakuna dute (garapen paurometaboloa), gehienetan 5 ninfa aldirekin. Hirugarrenetik aurrera, apurka-apurka, hegoak agertzen zaizkie. Oso habitat desberdinetan bizi daitezke; gehienak ingurune lehortarretan (landareak, orbela, lurzorua) agertzen diren arren, beste batzuk ur gezatakoak edo itsastarrak dira[4] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zimitz Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Miren PEÑA: Elkarrizketa Santiago Pagolarekin Heteropterus, 8. zenbakia, 2002ko uztaila. Gipuzkoako Entomologia Elkartea. Heteropterus.org
  4. Luis MATA, Marta GOULA: Clave de Familias de Heterópteros de la Península Ibérica Departament Biologia Animal, Facultat de Biologia, Universitat de Barcelona. Ub.edu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heteroptero Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]