Edukira joan

Hiadeak (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiadeak (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaHyas (en) Itzuli
AmaBoeotia (en) Itzuli

Hiadeak (grezieraz Ὑάδες), greziar mitologian, lamia euriegileak dira, ninfen ahizpadikoak. Hasiera batean, hiadeak, udaberrian agertzen diren izar batzuk ziren, Hiadeak izenarekin ezagutzen ditugunak. Horietaz, Zeusek konstelazio bihurtutako lamiak zirela esaten da, Dioniso zaintzen eman zituzten zerbitzu bikainen ondorioz. Nisako eskualde mitologikoan, Dioniso umea zaindu zuten, ondoren Inori emanez. Hiadeak, Atlas eta Pleione edo Etra ozeanidaren alabak direla esaten da.

Beranduagoko bertsio batean, Hiadeak neskatxa batzuk ziren, Hianteren arrebak. Honen heriotzaz atsekabeturik, penaz hil ziren, konstelazio bihurtuz.

Erromatar mitologian, Hiadeak Sukula izenekoen baliokideak dira. Hiadeak honako hauek dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]