Edukira joan

Higa

Koordenatuak: 42°41′49″N 1°31′47″W / 42.6969°N 1.52986°W / 42.6969; -1.52986
Wikipedia, Entziklopedia askea
Higa
Higa
Datu orokorrak
Garaiera1.289 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°41′49″N 1°31′47″W / 42.6969°N 1.52986°W / 42.6969; -1.52986
MendikateaAlaizko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaElo
Mendizaletasuna
Ohiko bideaElo
LuberriLuberri

Higa Nafarroako mendi bat da, Alaitz mendilerroan altuena 1.289 metroko garaierarekin. Elomendi izenaz ere ezaguna da, bere benetako izena Higa bada ere[1].

Arturo Kanpionek sortutako "Elomendi" neotoponimoak arrakasta nahiko handia izan zuen eta du[2]. Espainieraz la Higa (de Monreal) izendatzen denez, denbora luzez higa hitzak erdarazko jatorria zuela pentsatu izan da. Ez da horrela.

Higa aspalditik dokumentatutako leku-izena da eta inguruan Higagibela, Higaondoa edo Higako lepoa bezalakoak daude; ihi hitzean ei du jatorria. La artikuluaren erabilera espainieraz ere oso berria da. Euskaltzaindiak[3] eta Euskal Mendizale Federazioak[4] Higa erabiltzen dute.

Mendia Elo herriaren gainetik dago; Nafarroako erdialdeko muino nagusietakoa da eta hainbeste lekutatik ikusgai. Alaitzen ekialdean dago eta mendilerro honetako beste mendietatik Itxostia errekak bereizita dago.

Antzina, Higan gaztelu handi bat zegoen, Nafarroako garrantzitsuenetakoa.

Tontorrera igotzeko bide nagusia Elotik egiten da (ordubete eta 45 minutu). Gailurreraino bertan dauden antenetara zerbitzua ematen dion pista batek ere igotzen du.

Erdi Aroan Nafarroako erregeek ehizaleku gisa erabili zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mikel Belaskoren azalpena Zerberri.comen.
  2. Gasolindegi batek eta Eloko udala gobernatzen zuen taldeak izen hori hartu dute. Beste adibide bat: Floren Aoizen bloga.
  3. Euskaltzaindiaren izendegia; ikus 28.or.
  4. EMFren mendi-katalogoa; ikus 32.or. eta azalpenerako oharretan 16.or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa